Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2021

Emakumeen indarra, guztion etorkizuna!

Irudia
Urriaren 23ko manifestua  Estatuko Gobernuak eta, zehazki, Berdintasun Ministerioak emakumeen eta haurren eskubideak deuseztatzea helburu duten eraso berrien ondorioz, une historiko erabakigarrian gaude. Gaur egun, oraindik ere, indarkeria matxistaren zigorgabetasuna, emakumeen merkantilizazioa, esplotazioa eta gauza bihurtzea, “genero-identitatearen” legeak, erlijioak gizarte-bizitzan sartzea, pobreziaren eta zainketen feminizazioa eta emakumeen aintzatespenik eza gure zapalkuntzaren adierazle dira. Emakumezko jaiotzeagatik zapaltzen gaituzte. AINTZAT HARTUTA Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 2. artikuluak honako hau ezartzen duela: “Pertsona orok ditu Adierazpen honetan aldarrikatutako eskubide eta askatasun guztiak, arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoa edo beste edozein motatakoa, jatorri nazionala edo soziala, posizio ekonomikoa, jaiotza edo beste edozerren araberako bereizkeriarik gabe”. EGIAZTATUTA, borroka feministak aurrera egin ahala, Gobernuak