EAEko “Trans Legeari” aldaketak egingo dizkio legebiltzarrak

Martxan jarri dugu ERROTIK, gure gurea den Podcast-a! 

 

Euskal Autonomia Elkartean eta Nafarroako Foru Komunitatean antzeko “Trans Lege” eta “Trans Protokoloak” ditugu. Hemen Nafarroakoa, Hemen Euskadikoa. EAEn lehen legea 2012an arautu zen, baina 2019an lehen aldaketak egin zitzaizkion, “genero autodeterminazioa” deritzon kontzeptu azientifikoa txertatzeko. Urte haietan oso gutxi ziren arau hauen arriskuei buruz ohartarazten saiatzen ziren feministak, edo oso oihartzun gutxi izan zuten, behintzat. Orain, berriz, Legebiltzarrean PNV, PSE eta PODEMOS beste aldaketa batzuk prestatzen ari direnean, mugimendu feministan aldaketa horien arriskuei eta kalteei buruzko salaketa egiteko plataforma sortu da

Euskadin datozen aldaketen inguruko prozedura eztabaidarik gabe burutzen ari da Legebiltzarrean. Horrela, ez zieten batzorde legegilera bertaratzen utzi ez DOFEMCOri (estatu mailako irakasle feministen elkartea), ezta AMANDAri ere (Hazkunde Azkarreko Genero Disforia duten umeen amen elkartea). Hala ere, transaktibistak euren eskaerak bertan bideratzen ari zirela ikusirik, Euskal Herriko hainbat feministek talde politikoei emendakinak aurkezteko eskatzeko aukera baliatu asmoz, plataforma bat osatu zuten. 

Aipatutako plataforma feminista honako hauek osatzen dute: DOFEMCO elkarteko Euskal Herriko zenbait kidek, AMANDA elkarteko EHko zenbait amak, Euskal Herriko talde feminista anitzek (Lanbroa, Araba Abolizionista, Gafas Moradas, Gipuzkoa Feminista edota EHFE) eta zenbait emakume feminista independientek (kirolean adituak, kasurako).

 

https://archive.org/details/errotik3

 

Iruzkinak