Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2022

Ukraina, emakume eta umeen saltokia

Irudia
Zoritxarrez Ukraina guztien ahotan dago, baina aspaldi egon behar zuen. Duela gutxi gertatu den eztanda mediatikoa baino lehen, Ukraina zen feminismoak egindako salaketen jo puntua, bai emakume ukrainar behartsuenen ugalketa eta sexu esplotazioa dela eta, bai beste aktibista antifaxista batzuena, Donetsk eta Luhansk lurraldeen egoera edo Euromaidan dela eta. UGALKETA-ESPLOTAZIOA Feministok aspalditik salatu dugu Ukraina dela Europaren sabela , hau da, Europako haur- erosle guztiek ugaltzeko adinean dauden ukrainiar emakumeen zaurgarritasun-egoeraz baliatzen direla. Ugalketa-esplotazioa dela eta emakumeen egoerari buruz iristen zaizkigun berriak gobernuen kontrako aho bateko salaketa bihurtu beharko lirateke. Hala ere, makineria mediatikoak zuritu edo isildu egiten du.  The New York Times Haurtxoak erosten dituztenek , xantaia