Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2023

ESPETXE-INSTRUKZIOARI EGINDAKO ALEGAZIOAK

Irudia
    Aurtengo maiatzaren 15ean argitaratu zen tratu-berdintasuna aitortu, bermatu, babestu eta sustatzeari eta espetxeetako “trans” pertsonen diskriminaziorik ezari buruzko Instrukzioa. Alegazioak aurkeztea ezinezkoa zela jakinarazi bazen ere, EHFL osatzen dugun elkarteok dosier hau egin dugu, gure kezka adierazi nahian; izan ere, pertsona “transgeneroak” (guztiz gain beren burua emakume gisa identifikatzen duten gizonak) emakumeen modulu edo espetxeetara eraman ahal izango balituzkete, arriskuan leudeke emakume presoen integritate fisiko, sexual zein psikologikoa. Ber gisan, gizon bezala auto-identifikatutako emakumeak gizonen moduluetara trasladatzeak dakarren arriskuaz ohartarazi nahi genuke. Txostenean aurkeztutako argudiaketak nazioarteko eta estatuko egoeraren azterketa bat jasotzen du, bai eta Euskal Administrazioak espetxean dauden pertsonen baldintzak hobetzeko defendatu nahi duen jarreraren eta espetxeei buruzko legerian eta tratatuetan xedatutakoaren arteko ko