Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2023

Kote Cabezudo kasua

Irudia
  Zenbatek entzun duzue Kote Cabezudo kasuari buruzko zerbait?   30 urte baino gehiagotan zehar egindako delituak, haur-pornografia, sexu-erasoak eta indarkaeria barne. Ets hori guztia Donostia bezalako hiri batean. Kote Cabezudo argazkilariaren istorioak, duela ez asko arte hiri honetako esparru batzuetan kide errespetagarria izan zenak, begiak ireki eta hausnarketara gonbidatzen gaitu.  Ana Isabel Perez Asenjo magistratuaren instrukzioaren ondoren, anomaliaz betetakoa eta praxi txarren bidez luzatutakoa, iazko ekainaren 26ean 28 urte kartzela zigorra ezarri zitzaion.  Kasua albiste izan ohi da maiz, kasu deribatuak behin eta berriz agertzen baitira. Duela aste pare bat, biktimen eskutik ezagutu genuen Disneyk ez zuela Dr Mono ekoiztetxeak ekoitizitako “En El Hombre de Ellas” dokumentala banatuko, hasisera batean hitzemanda zegoen bezala. Dokumental honetan, KC-ren biktimetako sortziak, KC-k eta bere ingurune boteretsoek jarduera kriminal honetan, ezagutu, ahalbidetu,