Feminismoa vs (Trans)generismoa
Feminismoa vs (Trans)generismoa Madrileko kongresuan berriki onartutako (Haurren Babes Osorako Lege Organikoa) edo onartzeke dauden zenbait lege (LGTBI Legea eta Trans Legea deritzotenak, bestak beste) "genero-identitatea" eta "genero-autodeterminazioa" kontzeptuak ezarri edota sendotzera datoz. Eragindako polemikaren gako garrantzitsu bat feminismoaren funtsezko bi kontzepturi buruz egiten duten birdefinizioa da, sexua eta generoa, alegia. Genero eta sexu identitate askerako eskubidea deritzona eta emakumeak zapaltzen dituzten genero aginduak indargabetzeko borroka bateragarriak al dira? Bada, ez, erabat bateraezinak dira. Genero-identitatea deritzona gizarteak eta kulturak ezarritako rol sexualei egokitzea (cis) edo ez egokitzea (trans) omen da. Abiapuntu hori feminismoaren ikuspuntutik onartezina da. Feministok emakumeei ezarritako genero-agindu edo rol-sexualen kontra borrokatzen gara. Generoa emakumeak patriarkatuaren mendeko klasera baztertzen dituen in...