ESPETXE-INSTRUKZIOARI EGINDAKO ALEGAZIOAK

 

 


Aurtengo maiatzaren 15ean argitaratu zen tratu-berdintasuna aitortu, bermatu, babestu eta sustatzeari eta espetxeetako “trans” pertsonen diskriminaziorik ezari buruzko Instrukzioa. Alegazioak aurkeztea ezinezkoa zela jakinarazi bazen ere, EHFL osatzen dugun elkarteok dosier hau egin dugu, gure kezka adierazi nahian; izan ere, pertsona “transgeneroak” (guztiz gain beren burua emakume gisa identifikatzen duten gizonak) emakumeen modulu edo espetxeetara eraman ahal izango balituzkete, arriskuan leudeke emakume presoen integritate fisiko, sexual zein psikologikoa.

Ber gisan, gizon bezala auto-identifikatutako emakumeak gizonen moduluetara trasladatzeak dakarren arriskuaz ohartarazi nahi genuke.

Txostenean aurkeztutako argudiaketak nazioarteko eta estatuko egoeraren azterketa bat jasotzen du, bai eta Euskal Administrazioak espetxean dauden pertsonen baldintzak hobetzeko defendatu nahi duen jarreraren eta espetxeei buruzko legerian eta tratatuetan xedatutakoaren arteko kontraesanei eta inkoherentziei buruzko gogoeta bat ere.
Espetxean gertatzen diren berezitasunak eta administrazio publikoak espetxean dauden pertsona guztien osotasun fisiko eta psikologikoa bermatzeko erantzukizuna duenez, arriskua baloratzeko orduan ezin da alderik egon presoen osotasun fisiko eta psikologikoaren urraketa bat gerta daitekeen kasuen eta gertatu direnen artean.

Horregatik, dagokion bibliografia duen txostena adi irakurtzeko eskatzen dizuegu. Elkarte sinatzaileok, gizarte zibilaren eragile aktibo garen aldetik, beharrezkotzat jotzen dugu hemen planteatzen ditugun gaiei buruzko eztabaida bat abiaraztea.

TXOSTENA 

 

Iruzkinak