Mezuak

Espetxea etiketa duten argitalpenak ikusgai

ESPETXE-INSTRUKZIOARI EGINDAKO ALEGAZIOAK

Irudia
    Aurtengo maiatzaren 15ean argitaratu zen tratu-berdintasuna aitortu, bermatu, babestu eta sustatzeari eta espetxeetako “trans” pertsonen diskriminaziorik ezari buruzko Instrukzioa. Alegazioak aurkeztea ezinezkoa zela jakinarazi bazen ere, EHFL osatzen dugun elkarteok dosier hau egin dugu, gure kezka adierazi nahian; izan ere, pertsona “transgeneroak” (guztiz gain beren burua emakume gisa identifikatzen duten gizonak) emakumeen modulu edo espetxeetara eraman ahal izango balituzkete, arriskuan leudeke emakume presoen integritate fisiko, sexual zein psikologikoa. Ber gisan, gizon bezala auto-identifikatutako emakumeak gizonen moduluetara trasladatzeak dakarren arriskuaz ohartarazi nahi genuke. Txostenean aurkeztutako argudiaketak nazioarteko eta estatuko egoeraren azterketa bat jasotzen du, bai eta Euskal Administrazioak espetxean dauden pertsonen baldintzak hobetzeko defendatu nahi duen jarreraren eta espetxeei buruzko legerian eta tratatuetan xedatutakoaren a...

ERROTIK. Mujeres presas en EH

Irudia
  Gaurko Errotik irratsaioan, Lucia Nietorekin hitz egin dugu espetxeetako eta emakume presoen errealitatea ikuspegi feministatik aztertzen aitzindarietako bat. Gaur eguneko espetxea, instituzio errepresibo gisa, gizonezkoentzat diseinatu da. Estatistikei begiratzen badiegu, erraz antzemango dugu gizon pobreentzat diseinatuta daudela, populazio presoaren profila horixe delako, hain zuzen ere: lapurreta txikiengatik, (jabetza pribatuaren kontrako delituengatik) edota droga trafikoarengatik (osasunaren kontrako delituengatik) espetxeratutako gizonezkoak dira nagusi; bazterkeriazko testuinguruetako gizonak, hain zuzen ere. Era berean, ikus dezakegu emakumeak espetxeetan populazio preso osoaren ehuneko 5 eta 7 artekoa besterik ez direla, oro har. Estatu espainolean, mundu mailako ehuneko altuenetakoa dugu emakume presoei dagokienez, %8. Bestalde, espetxean dauden emakumeak askotan, beren testuinguruko gizonezkoek egindako delitu nagusiengatik daude preso. Gehienetan emakume ...

Espainiako Barne Ministerioak ezkutatu egin du gizonezko hiltzaile eta bortxatzaile bat emakumeen kartzela batean ote dagoen

Irudia
Jonathan de Jesús Robaina Santana (La Palma) legez ere gizonezkoa da, erregistroan ere ez baitu sexuaren adaketarik egin. Bere lehengusina 30 mailukadaz hil zuela aitortu zuen, eta hilzorian zegoela, uzkitik eta baginatik objektuekin bortxatu zuela, eta haren gorpuaren gainean eiakulatu zuela. Epaiketa bitartean, epaimahaiari adierazi zion “trans” zela eta Lorena deitu ziezaioten eskatu.  Gizonak transexuala zela aldarrikatu omen zuen, emakumeenganako erakarpena ukatzeko. Biktimaren familiak orduan salatu zuenez, sexu-delituagatik zigortua izatea saihestu nahi zuen, horregatik 15 urte gehiagoko espetxe-zigorra eskatzen zioten eta. Emakumeen Ezabaketaren Aurkako Aliantzak erreklamazio bat aurkeztu du Gardentasunaren eta Gobernu Onaren Kontseiluan, jakiteko erailketagatik eta bortxaketagatik kondenatutako gizonezkoa, erregistroko sexu-aldaketa egin gabe ere, emakumezko kartzela batean sartu ote zuten, Gobernuak ez baitu afera argitu. Geure egiten dugu itauna. Femini...

Espetxe mistoak, soilik emakumeenak

Irudia
    Baliteke jakitea ez-ohikoa dela emakumeak espetxeratuak izatea (kartzelako biztanleria osoaren ehuneko bost baino ez dira emakumeak), eta oso arraroa dela emakumeek delitu larriak egitea. Era berean, jakin zenezake espetxean dauden emakumeek sexu-abusu eta sexu-indarkeria handia jasan dutela, askotan haurtzarotik, eta eragileak gizonak izan ohi direla. Litekeena da ez harritzea jakitean espetxean dauden emakumeek osasun mentaleko arazoen intzidentzia handia dutela eta, emakumeak kartzelako biztanleriaren hogeiren bat izan arren, autolesio guztien bosten bat egitea. Ziur asko, ados egongo zara: garrantzitsua da emakumeentzako soilik diren espazioak eta zerb i tzuak izatea, emakumeek beren delituen inguruko arazo konplexuei aurre egin diezaieten. Hori guztia esanda, ondoriozta dezakezu emakumeen kartzelek sexu bakarrekoak izan behar dutela. Baina ez. Emakumeen espetxeak benetan mistoak dira, eta gizonak emakumeekin batera hartzen dituzte. Gaur egun, gizonezk...