ERROTIK. Mujeres presas en EH

 


Gaurko Errotik irratsaioan, Lucia Nietorekin hitz egin dugu espetxeetako eta emakume presoen errealitatea ikuspegi feministatik aztertzen aitzindarietako bat.

Gaur eguneko espetxea, instituzio errepresibo gisa, gizonezkoentzat diseinatu da. Estatistikei begiratzen badiegu, erraz antzemango dugu gizon pobreentzat diseinatuta daudela, populazio presoaren profila horixe delako, hain zuzen ere: lapurreta txikiengatik, (jabetza pribatuaren kontrako delituengatik) edota droga trafikoarengatik (osasunaren kontrako delituengatik) espetxeratutako gizonezkoak dira nagusi; bazterkeriazko testuinguruetako gizonak, hain zuzen ere. Era berean, ikus dezakegu emakumeak espetxeetan populazio preso osoaren ehuneko 5 eta 7 artekoa besterik ez direla, oro har. Estatu espainolean, mundu mailako ehuneko altuenetakoa dugu emakume presoei dagokienez, %8. Bestalde, espetxean dauden emakumeak askotan, beren testuinguruko gizonezkoek egindako delitu nagusiengatik daude preso. Gehienetan emakume presoek txikitatik jasan dituzte ordaintzen ari diren delituak baino larriagoak direnak, esaterako sexu-abusuak, tratu txarrak, eta abar. Sistemak ez ditu behar zigor penalak eta kartzelak emakumeak menpeko eta otzan mantentzeko, horretarako arestian aipatutako emakumeen aurkako indarkeria multidimensional, sistemiko eta sistematikoa dauka, mundu mailan eratutakoa eta bete betean indarrean dagoena. Laburbilduz, ia ez dago ia emakumerik espetxean, ez delako behar, alegia.

 Entrevista en castellano


https://archive.org/details/errotik8

https://open.spotify.com/episode/14XuHLXaFGakwfvPYyRUy5

 

Iruzkinak