Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2021

Kronika laburra II Topaketa EHFE

Irudia
  Pasa den abenduaren 11n, larunbatarekin, uholdeek eta izurriteak baldintzatuta ere, Euskal Herriko 4 herrialde penintsularretako hamarnaka feminista bildu ziren Bilbon, Euskal Herriko Feminista Erradikalak (EHFE) kolektiboak antolatutako Euskal Herriko Feminista Erradikalen II Topaketan. Deialdia talde feministen artean zabaldu zen, baita emakume independienteengana heldu ere. Helburuak ziren loturak indartzea eta sarea jostea, indarrak modu kolektibo eta eraginkorrean antolatzeko. Euri-jasak direla eta, behar baino apur bat beranduago hasi zen topaketa, baina goizean zehar finkatutako helburu guztiak bete zituzten bildutakoek. Hasteko, EHFE kolektiboaren historia labur baina emankorra gogoratu zuten, hainbat argazkiz lagunduta. Gero, bertaratutako emakumeek parte hartzen duten beste talde feministei buruz informazioa partekatu zuten eta gaur egun militantzia feministan bizi duten errealitateaz mintzatu ziren. Atsedenaldia eta gero hiru lantalde osatu zituzten, ideiak trukatzeko

Feminismoa vs (Trans)generismoa

  Feminismoa vs (Trans)generismoa   Madrileko kongresuan berriki onartutako (Haurren Babes Osorako Lege Organikoa) edo onartzeke dauden zenbait lege (LGTBI Legea eta Trans Legea deritzotenak, bestak beste) "genero-identitatea" eta "genero-autodeterminazioa" kontzeptuak ezarri edota sendotzera datoz. Eragindako polemikaren gako garrantzitsu bat feminismoaren funtsezko bi kontzepturi buruz egiten duten birdefinizioa da, sexua eta generoa, alegia. Genero eta sexu identitate askerako eskubidea deritzona eta emakumeak zapaltzen dituzten genero aginduak indargabetzeko borroka bateragarriak al dira?   Bada, ez, erabat bateraezinak dira. Genero-identitatea deritzona gizarteak eta kulturak ezarritako rol sexualei egokitzea (cis) edo ez egokitzea (trans) omen da. Abiapuntu hori feminismoaren ikuspuntutik onartezina da. Feministok emakumeei ezarritako genero-agindu edo rol-sexualen kontra borrokatzen gara. Generoa emakumeak patriarkatuaren mendeko klasera baztertzen dituen in