AMATASUN SUBROGATUAREN AMARRUA
AMATASUN SUBROGATUAREN AMARRUA
Has gaitezen argi uzten amatasuna ezin dela subrogatu. Eufemismo hori oso baliagarria da gizakien trafikatzaileentzat, gizartean ideia bat sor dadin: emakume batzuek beren ugalketa-gaitasuna ematen dute seme-alabarik izan ezin duten emakume edo gizon gizajoen onurarako.
Baina objektuak eta dirua dira dohaintzan eman daitezkeen gauza bakarrak. Emakumeak eta gure biologia ez gara objektuak, eta, beraz, ezin dugu geure burua dohaintzan eman, ez geure gorputzeko atalak, ezta gure gaitasun naturalak ere.
Beraz, “alokairuko sabeletan” amari gizatasuna kendu ez ezik -"zatikako zerbitzu" bihurtzen da emakumea (haurtxoak inkubatzeko ekintza)-, haurren eskubide guztiak ere urratzen dira, kontratu bidez. Pertsonen salerosketa da.
Zer dio NBEk?
2018ko otsailean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak, haurren sexu-salmentari eta -esplotazioari buruzko Kontalari Bereziaren txostenean (haur-prostituzioa, pornografian haurrak erabiltzea eta haurren sexu-abusuak erakusten dituzten gainerako materialak barne), ordezpen bidezko haurdunaldiari eta salmentari buruzko azterlan bat egin zuen, bai eta haurren salmentaren debekua eraginkorra egiteko moduari eta prebenitzeari buruzko gomendioak ere.
Txostenak argi uzten du gaur egun egiten den merkataritza-izaerako ordezkapen bidezko haurdunaldia haurren salmenta dela, giza eskubideen nazioarteko Zuzenbidean aurreikusitako definizioaren arabera, eta horrelako kontratuek abusuzko praktika sistemikoak ekartzen dituztela beti, seme-alabatasuna erditu aurretik esleitzen da eta.
Zer dio Europako Parlamentuak?
Europako Parlamentuak 2015eko abenduaren 17an Munduko Giza Eskubideei eta Demokraziari buruzko Urteko Txostenari buruz emandako ebazpenaren 15. atalean azpimarratzen duenez, “ordezkapenagatiko haurdunaldia emakumearen giza duintasunaren aurkakoa da, haren gorputza eta ugalketa-funtzioak lehengai gisa erabiltzen baitira”.
Zer dio Estatuko legeak?
Ugalketa-esplotazioaren eta haurtxoak salerosteko berariazko debekua maiatzaren 26ko 14/2006 Espainiako Legeak jasotzen du, Lagundutako Giza Ugalketako Teknikei buruzkoak, alegia. 10. artikuluan ezartzen duenez, “erabat deuseza izango da kontratua, baldin eta kontratu horren bidez haurdunaldia hitzartzen bada, prezioarekin edo preziorik gabe, amaren seme-alabatasunari uko egiten dion emakume baten kontura, kontratugile baten edo hirugarren baten alde”.
https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2006-9292
Gainera, haurdunaldi subrogatua delitu gisa tipifikatuta dago Zigor Kodearen 221 artikuluan, baldin eta, konpentsazio ekonomikoa tarteko, seme-alabatasun edo ahaidetasunik izan ez arren, seme-alaba, ondorengoa edo edozein adingabe beste pertsona bati ematen bazaio, zaintza, harrera edo adopzioaren legezko prozedurak saihestuz, seme-alabatasunaren antzeko harremana ezartzeko helburuarekin. Jokabide horri urtebetetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta guraso-ahalaren, tutoretzaren, kuradoretzaren edo zaintzaren eskubidea egikaritzeko desgaikuntza berezia ere, lau eta hamar urte artekoa.
Manu bereko 2. zenbakian, zigorra ezartzen zaio jasotzen duen pertsonari eta bitartekariari, nahiz eta adingabea atzerriko herrialdean entregatu.
BAINA...
2010ean, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak (DGRN) 2010eko urriaren 5eko Instrukzio bat onartu eta argitaratu zuen, haurdunaldi subrogatuaren bidez jaiotakoen filiazioaren erregistro-araubideari buruzkoa, kasu jakin batzuetan adingabe horiek Estatuko kontsulatuen erregistro zibiletan inskribatzea ahalbidetzen duena, hemen ugalketa-ustiapena de facto legeztatuz.
Zer dio Eusko Jaurlaritzak?
2017ko otsailaren 14an Eusko Jaurlaritzak handitu egin zituen “haurdunaldi subrogatua” aukeratzen zuten langile publikoen baimenak, eta adopzioa, harrera eta erditzea aukeratzen zutenen eskubide berak lortu zituen baimenei dagokienez. Neurri hori familia eredu berriek lana eta norberaren bizitza uztartzeko duten premian oinarrituta justifikatu zen.
Harrigarria da Estatu mailan legez kanpokoa den praktika bat aukeratzen dutenei babesa ematea. Harrigarria da, halaber, Eusko Jaurlaritzak baimenetan parekatu izana legez kanpoko praktika hori, premia-egoeran dagoen emakume baten esplotazioa eta bizitza-merkataritza (haurtxoak), haurdunaldia, erditzea eta amei eragiten dien higadura fisikoa berreskuratzea.
Bestalde, Estatuan legez kanpoko praktika bat sustatzen duen elkarte baten erregistroa zergatik baimentzen den galderaren aurrean, are harrigarriagoa da Jaurlaritzaren erantzuna:
EMAKUMEEN ETXALDEAK
Komunikabideen bidez jakin dugu garapen bidean dauden herrialde batzuetan desegin izan direla “emakumeen edo haurtxoen etxaldeak”. Bertan emakumeak mende hartzen dituzte haurtxoak sabelean haz ditzaten, gero atzerriko herrialdeetako erosleei saltzeko. Hori esklabotza da.
Kontuan izan behar da salerosketa hori egiteko beharrezkoa dela beste batzuei ordaintzeko gaitasun ekonomikoa duten pertsonak tartean egotea. Alokairuko amek ez dute gaitasun ekonomikorik, eta dirudunentzako haurrak egitea eta erditzea edo prostituzioa bera izaten dute irtenbidetzat beren familiak mantentzeko. Desberdintasun-egoera argia dago behintzat, eta horrek emakumeen borondatea makurtzen du eta ordaintzen duenak mendean hartzen ditu.
Ugalketa-esplotazioaren lo aldekoek esango digute ageriko esklabotza-kasu horiek praktika araututa konponduko direla, eta legezkoa den herrialdeetan ez dela horrelako gehiegikeriarik egiten. Baina, hara non, Ukrainan gertatu den bezala, legeztatu bezain laster, legez kanpoko esplotazio-kasuak ere ugaritu egiten diren, gainerako biztanleak esplotazioa normalizatzen hasten direlako.
Hau da errealitatea datuetan:
STOP VIENTRES DE ALQUILER
Erosleek legezko bitartekaritza-agentziak bilatzen dituzte, ustez amen segurtasuna zaintzen dutenak. Amek kontratu bat sinatzen dute, prozesu osoa azaltzen zaie eta baimen informatua ematen dute.
Bitartekaritza-agentzia horiek hartzen dituzte transakzio ekonomikoaren onura gehienak, eta emakume “egokiak” bilatzen dituzte haurdunaldirako. Agentziek emakumeen katalogo bat jartzen dute erosleen eskura. Bertan, emakumeen ezaugarri fisikoez gain, haien bizitza pribatuari eta familia-bizitzari buruzko informazio asko dago. Katalogoan gehien gustatzen zaien emakumea aukeratzen dute, erosi nahi duten “produktua” egin diezaien.
HAURREN SOBERAKINEI BURUZ
https://www.youtube.com/watch?v=kzchxv7PhcQ&feature=youtu.be
JARRAITU DIRUA
Haurtxoen salmentan oinarritutako nazioarteko negozio oso bat dago, mafia handiek antolatua, herrialde bakoitzeko legediaren arabera modu ezberdinean jokatzen dutenak.
Pandemiak ezarritako bidaia-murrizketen ondorioz industriak izan duen negozioaren garapena mantsotu denez (2018an 6.000 milioi dolarreko sarrerak izatetik, 2020an 4.200 milioi dolarrekoak izatera), industria erasoaldi bortitza egiten ari da eta datozen urteetan irabaziak esponentzialki handitzea espero du, 2027an 33.900 milioira iritsi arte, Global Market Insights erakundeak jakinarazi duenez.
Esaterako, datorren azaroaren 6an Bilbon eta Bruselan jardunaldi bana egingo da emakume pobreen ugalketa-esplotazioaren alde egiten duten familientzat. Beren diskurtsoan alokairuzko amak ugalketa lagunduaren teknika gisa azaltzen dute.
Utz diezaiogun amatasun subrogatuari buruz hitz egiteari, eta has gaitezen emakumeen eta ugaltze-esklaboen ugalketa-gaitasunaren esplotazioaz hitz egiten, hori baita munduan milaka emakumerekin gertatzen ari denaz gizartea kontzientziatzeko modu bakarra.
Abolizionista garen aldetik, zera eskatzen dugu: baliogabetu dadila beste herrialde batzuetan erositako haurtxoak Estatuan inskribatzea ahalbidetzen duen Erregistro eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2010eko Instrukzioa.
Berresten dugu aitatasuna eta amatasuna ez direla eskubide bat, ezerk eta inork ezin duela aldarrikatu seme edo alaba bat izateko eskubidea, eta emakumeen ugalketa-gaitasunarekin negoziaziatzea ez dela bidezkoa, ezta duina ere gizarte aurrerakoietan.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina