"Sexuaren existentziari buruz - genero perspektiba berriaren inguruko hausnarketak" Kajsa Ekis Ekman
Kajsa Ekis Ekman -en liburuaren inguruko haria, genero perspektiba berriari eta bere inpaktuari buruz dioenaren laburpen eta azalpen gisa. Egileak liburua hiru parteetan banatzen du, parte bat ideologia berri honen geruza bakoitzeko. 1- 71 genero. Iraultza bat martxan. 2- Edo mutikoa edo neskatoa. 71 generoetatik 2ra. 3- Sexu bakarraren eredua. --------------------------------------------------------------------------- 1. atala. Ideologia honek sexua alboratu du gizonak eta emakumeak definitzeko, eta atal honek aztertzen du nola egin duen hori. Emakumea jada ez da bere gorputza, beraz asmatu behar da zeren parekoa den. Lehen korrontearen arabera emakumea da...ezer ere ez. Sexua eta generoa, berdin dio zer, norbere borondatearen eta desiren araberakoa da eta beraz eztabaidaezina da. Ni naiz naizena diodana/izan nahi dudana eta inork ezin du hori eztabaidatu. Horregatik, “trans emakumeak” eta emakumeak berdindu egiten dira, ez baita gorputza egiten dituena baizik eta bes