"Sexuaren existentziari buruz - genero perspektiba berriaren inguruko hausnarketak" Kajsa Ekis Ekman
Kajsa Ekis Ekman-en liburuaren inguruko haria, genero perspektiba berriari eta bere inpaktuari buruz dioenaren laburpen eta azalpen gisa.
Egileak liburua hiru parteetan banatzen du, parte bat ideologia berri honen geruza bakoitzeko.
1- 71 genero. Iraultza bat martxan.
2- Edo mutikoa edo neskatoa. 71 generoetatik
2ra.
3- Sexu bakarraren eredua.
---------------------------------------------------------------------------
1. atala.Ideologia honek sexua alboratu du gizonak eta emakumeak definitzeko, eta atal honek aztertzen du nola egin duen hori.
Emakumea jada ez da bere gorputza, beraz asmatu
behar da zeren parekoa den.
Lehen korrontearen arabera emakumea da...ezer ere ez. Sexua eta generoa, berdin dio zer, norbere borondatearen eta desiren araberakoa da eta beraz eztabaidaezina da. Ni naiz naizena diodana/izan nahi dudana eta inork ezin du hori eztabaidatu.
Horregatik, “trans emakumeak” eta emakumeak berdindu egiten dira, ez baita gorputza egiten dituena baizik eta beste zerbait. Alabaina, “trans emakumeak” eta emakumeak gauza bera dira “trans emakumeen” aldeko taldeak behar diren arte.
Testuinguru horretan, ekuazioaren berdintasun ikurra hautsi egiten da eta emakumeek ez dute beren talde propioa osatzerik, “trans emakumeek” aldiz bai.
“Emakumeak emakume kontsideratzen direnean, gizonezko jaio zirenak ere kontsidera daitezke emakume; baina gizon jaio direnen artean gizonak kontsideratzen dira gizon, ez emakumeak” (47 orr)
Hirugarrena konplexuagoa da. Dio emakumea, horrela hautemana dena dela. Argudio gixa hiru akats ditu:
1 Definizio zirkularra da: X da X bezala
hautematen dena.
2 Emakume izatearen ideia, errefusatzen den biologiaren ideiaren gainean eraikitzen da.
3 Jendarteak inor gizon bezala hauteman dezake, baina ez da halabeharrez Estatu batek kontsideratu behar duena, eta ezin du masa indeterminatu batek dioenarengatik gidatu datu hori aintzat hartzeko.
Gainera, teoriko hauek kontraesanean erortzen dira, argudiatzen dutenean izenordainaz tronpatzea iraingarria dela, beraz jendartea ez da parean duena gizona ala emakumea den epaitzeko nor.
Honek guztionek geruzak ikustera garamatza:
“Lehen geruzan esaten da mundu guztia dela
desberdina; norbera nahi duena izan daitekeela, ezer ezin dela ona edo txarra
izan. Maitasuna besterik ez dago, tolerantzia eta errespetua. Desberdina izatea
gauza ona da.
Bigarren geruzan, bat-batean sexua estereotipo mordo baten bidez definitu behar da. Sexua orain marko finkoko kategoria psikologikoa da. Euren baitan sartzea da gakoa, normala izatea, genero patroiak ez haustea.
Soinekoa daraman mutikoak ordena alteratzen du, soinekoa daraman neskatoak ez. Lehen zakila zuen mutikoari soinekoa kendu nahi bazitzaion, orain zakila kendu nahi zaio soinekoa daraman mutikoari. Kontsigna da askatasuna, bai, baina besteak bezalakoa izateko askatasuna.
Desberdin izateko askatasunaz hitz egiten da...baina genero roletan kabitzen ez denak bere bizitza guztian sufrituko du. Esaten digute ze gogorra den beste bat bagina bezala bizitzea. Esaten digute eredu binarioa amaitu behar dela...baina urdina=mutikoak, arrosa=neskatoak.
Organo sexualek ez daukate zerikusirik generoarekin, baina berdin ‘ber-egokitu’ behar dira bat egin dezaten genero identitatearekin. Sexua ez da gehiago definitua izango biologiarengatik...baina horrela ere genero identitatea biologikoa izango da” (129-130 orr)
Bigarren geruza bere gorputzarekin edo honen igurikimen sozialekin eroso sentitzen ez denari buruzkoa da, bere ondoezaren oinarria normalizatzeko patroi mediku batean sartuz.
Diskurtsoa gorputzetan sartzen da haiek aldatzeko eta ustez errefusatzen duena birsortzeko: gizonak eta emakumeak, sexua existituko ez balitz, medikuaren kontsultatik pasatu gabe diskurtso kontu xinple bat izango litzatekeelako.
“Sexua gure burutik kanporatu behar dugu, eta gure memorian atxiki aldi berean” (130 orr)
Diskurtsoak beste kontraesan bat dauka,
baieztapen unibertsalak egiten baititu populazioaren %1ari baina gutxiagori
eragiten diola baieztatzen duen bitartean.
Ezin da eztabaidatu, baina mundu guztiari iritzi kategorikoak diktatzen dizkion gutxiengo bati eragiten dio.
Ideologia bezala kritikatzen denean, egotzi ohi da pertsonak eta beren existentziak erasotzen direla zuzenean, sinonimoak balira bezala; horretan datza ideologia honen boterea.
Zergatik? Bada, bigarren atalean azaltzen zaigunarengatik: diru asko ematen duelako, eta ezin direlako galderak onartu.
Egoeraren ikerketa liburuan askoz ere
zehatzagoa den arren, nik adibide bat jarriko dut eta liburuak ematen dituen
puntuak azalduko ditut:
16 urteko nerabea; neskatoa, azken urteotan mutikoen kasuak bikoiztu dituztelako genero kliniken asistentzia eskaeratan; bere gurasoei esaten die mutila dela. Herrialde batzuetan, umearen baieztapena ukatzeak suposatu lezake zerbitzu sozialen esku-hartzea.
Genero klinika gehienetako eredua, herrialde gehienetan, baiezkotasunarena da: pazienteak dioena onartzen da eta tratamendu hormonalak/pubertaro blokeatzaileak eskaintzen zaizkio.
Has gaitezen blokeatzaileengandik: esan ohi da leheneragarriak direla, baina ez dago frogatuta, erabiltzen dena Lupron baita, hormonak jariatzeaz arduratzen den garunaren partea blokeatzen duena, eta prostata minbizia tratatzeko erabiltzen zena.
Ez dago probatuta ume, nerabe eta emakumeen kasuetan (endometriosis kasuetan erabiltzen zen baina onura baino albo kalte gehiago zituen) Medikamentu honen ikerketa ez zen egin helburu hauetarako, beraz ezin da jarraipen ikerketa gehiagorik egin.
Medikamentua ez badago pentsatuta X-rako, X-rako erabiltzen denean, ez dago horren efektuen jarraipena egiteko obligaziorik. Beraz ez dago albo kalteen jarraipen ikerketa egingo duen ezein herrialde, lehendik ikertutako talde batentzat, finkatu gabeko asmo batekin.
Badakigu, alta, bere izenak dioen bezala, pubertaroaren garapena blokeatzen dutela. Pubertaroa pausatu eta gero berarekin jarraitu daitekeela dioten baieztapenek ez daukate funtsik, nahiz eta oso hedatuak dauden.
Albo kalteak, alabaina, nahiz eta jarraipenik
egon ez, ezagunak dira:
Antzutasuna, ugalketa aparatua ez baita garatzen; jaiotzazko sexuarena baina neurri txikiagoa; osteoporosi larria; bizi osorako hormona artifizialen mendekotasuna, helduaroan hormonak ekoizten dituzten organoak ez baitira egoki garatu; garapen mentalean atzerapenak.
Hortz arazoak; bihotz arazoak; desira sexualaren gutxitzea; genitalen atrofia gizonezkoen kasuan; grina suiziden handitzeak; nekea; ahitura; obesitatea; diabetesa, besteak beste.
Garapen mentalaren atzerapenari buruzko informazio iturria:
https://www.frontiersin.org/articles/10.3389/fnhum.2017.00528/full
Pubertaroaren blokeatzaileei buruzko informazio
gehiago:
pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/27318023/
Hau dena, kontuan hartu gabe hormona gurutzatuak hartzearen efektuak, blokeatzaileen tratamendua hartzen hasten diren 10 nerabeetatik 9ri ematen zaizkiena.
Hau dena kontu eginda blokeatzaile eta hormonen
artean urteko milaka dolarreko tratamenduak direla, eta bizi osorakoak direla,
hobeto ulertzen da.
Alabaina, Tavistock klinika britainiarraren txosten batek frogatzen du nerabeen %80ak bere disforia atzean uzten duela tratamendurik batere gabe, behin etapa hori gaindituta.
Hau dena kontatu gabe zenbat kostatzen den
bular faltsuak jartzea, baginoplastia bat egitea, aurpegia ‘feminizatzea’ eta
abar.
Zenbat kostatzen diren AEBetan baita 13 urteko neskatoei ere egiten zaizkien mastektomia bikoitzak; faloplastiak/metaidoplastiak eta abar, norberak izan nahi duena izatearena negozio biribila da.
Keira Bell-en kasua irakurtzea gomendatzen dizuet, ezaguna mundu zabalean, lortu baitzuen erresuma batuko auzitegi gorenak onartzea blokeatzaileena tratamendu esperimentala dela, eta beraz debekatzea.
Aurreko txioetako adibidea beragatik zen.
Hirugarren atala lege aldaketen eta bere ondorioen ingurukoa da. Espetxeetatik kirolera, identifikazioa gorputzaren gainetik jartzen da antza, sexu segregazioa ezartzerako orduan.
Adibide argigarri asko bat ipiniko dut:
Gizon batek bere neska-laguna erailtzen du;
bere gorpua zatitzen du, neskaren zakurrarekin batera; denaren gainean
masturbatzen da; espetxeratzen dute; emakume deklaratzen da eta emakumeen
modulu batera bidaltzen dute.
Ez da salbuespen bat. Espazio maskulinoak itxiak mantentzen diren bitartean, emakumeenak ‘inklusiboak’ bihurtzen dira. Ez dira gizonezkoen moduluak trans gizonen identitateak balioztatzen dituztenak eta oraindik eta bortxatzaile gehiagoz betetzen direnak.
Ez da gizonezkoen kirola inbaditua dena, emakumeona da testosterona muga 10 nanogramoetan jartzen duena odol mililitroko, emakume normal batek 3 dituenean.
Laburpen bezala pixka bat luzea da, beraz honaino, garrantzitsuena esana dago. Liburua erostea gomendatzen dut nahi/ahal baduzue, beraz hemen doakizue esteka:
Hau da jatorrizko haria: https://twitter.com/elitagris03/status/1486771941717704706?s=28
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina