Zergatik mantendu behar dira kirol-kategoriak sexu biologikoaren arabera banatuta?
Gizonak eta emakumeak desberdinak gara. “ Dimorfismo sexuala ” deitzen diogunaren ondorioa da, espezieko arra eta emea desberdinak direla esan nahi du. Ez da gizakien ezaugarria bakarrik, ez gara batere bereziak honetan. Ugaztunetan arra emea baino handiagoa izatea dakar. Horren arduradunetako bat testosterona da. Gizonezkoen pubertarotik aurrera, testosterona mailak gora egiten du eta egonkortu egiten da emakumeenak baino 20 aldiz altuago. Horrela, emakume baten testosteronaren ohiko mailak odol-litro bakoitzeko 0,12 eta 1,79 nanomol artekoak dira, eta gizonen kasuan, 7,7 eta 29,4 artekoak. Testosteronaren ondorioz, gizonezkoak dauzka, besteak beste, garaiera handiagoa, masa oso eta muskular handiagoa, muskulu- eta hezur-dentsitate handiagoa, birika eta bihotz handiagoak, gantz-masa txikiagoa, sorbalda eta torax zabalagoa, aldaka estuagoak… Iturria: pubmed.ncbi.nlm.nih.gov Horren ondorioz, besteak beste, gizonak indartsuagoak dira (%50-60), azkarragoak (%10-15) eta indarra/potent