Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2022

Pubertaroa hautazkoa izan beharko al litzateke?

Irudia
Neskatoek hazterakoan tratu hobea merezi dute, baina pubertaroa ekiditea ez da soluzioa . Bularrak hazten zaizkion eskolako lehen neskatoa izatea ez da dirudien bezain ona. Bederatzi, hamar urte izan eta bat-batean neskato izatetik produktu kontsumigarria izatera pasatzea arras angustiosoa izan daiteke. Patriarkatuaren merkatuak bi aukera ematen dizkizu: ezpainak margotzea eta axolagabeki irribarre egitea, ala zerorren haragiari guda deklaratuta erresistitzea. Gizakitik objekturanzko iragatearen azken sarbidapen-erritua. Bolada batez bien artean geratu nintzen, nora jauzi egin asmatu ezinik. Laurogeigarren hamarkada erdialdean izan zen. Samantha Fox eta Mandy Smith izan ziren ereduak, bi bularrek, zortea izan ezkero, noraino eraman ahal gintuzten erakutsi zigutenak. Erabaki nuen hori ez zela niretzako eta jateari utzi nion. Odola isurtzeari utzi nion eta ez nuen bularretakorik behar izan 1996. urtea arte. Gimnastikako aldageletan gainerako neskak gutxiesten nituen, emakume forma izatea

Suediak disforiari aurre egiteko psikoterapia lehenetsi du

Irudia
  Suediako Osasun eta Ongizateko Batzorde Nazionalak gomendio berriak argitaratu zituen otsailean, adingabeen  “Genero-baieztapen” deituriko interbentzio medikoak gelditzeko; izan ere, genero-disforia duten gazteak tratatzeko psikoterapia lehenetsi dute.   Iaz Suediako haur-ospitale liderrak hartutako norabidearen ildotik jarraitzen du ebazpenak, hainbat ikerketa-txostenek hormonak eta kirurgia erabiliz "trantsizioa" medikoki egin zuten haur eta gazteek jasandako kaltea azaleratu ondoren. https://journals.plos.org/plosone/article?id=10.1371/journal.pone.0016885 Suediak orain, baina lehenago Finlandiak, Erresuma Batuak eta Australiako eta Zeelanda Berriko Psikiatren Errege Elkargoak genero-disforia duten gazteak tratatzeko psikoterapia lehenetsi dute. Suedia izan zen adingabeen identitate-nahasmenduari aurre egiteko interbentzio medikoak egiten lehenetarikoa. Orain, ordea, Suediako komunikabideen arabera, Osasun eta Ongizateko Batzorde Nazionalaren erabakia "Ebaluazio Med