Pubertaroa hautazkoa izan beharko al litzateke?

Neskatoek hazterakoan tratu hobea merezi dute, baina pubertaroa ekiditea ez da soluzioa.

Bularrak hazten zaizkion eskolako lehen neskatoa izatea ez da dirudien bezain ona. Bederatzi, hamar urte izan eta bat-batean neskato izatetik produktu kontsumigarria izatera pasatzea arras angustiosoa izan daiteke. Patriarkatuaren merkatuak bi aukera ematen dizkizu: ezpainak margotzea eta axolagabeki irribarre egitea, ala zerorren haragiari guda deklaratuta erresistitzea.


Gizakitik objekturanzko iragatearen azken sarbidapen-erritua.

Bolada batez bien artean geratu nintzen, nora jauzi egin asmatu ezinik. Laurogeigarren hamarkada erdialdean izan zen. Samantha Fox eta Mandy Smith izan ziren ereduak, bi bularrek, zortea izan ezkero, noraino eraman ahal gintuzten erakutsi zigutenak. Erabaki nuen hori ez zela niretzako eta jateari utzi nion. Odola isurtzeari utzi nion eta ez nuen bularretakorik behar izan 1996. urtea arte. Gimnastikako aldageletan gainerako neskak gutxiesten nituen, emakume forma izatearren. Aldakak, bularrak, odola, eskaintza. Ni hori baino hobea nintzen. Neska hauek, nioen nire kautara, erabaki bat hartu zuten. Zehatz-mehatz ziruditena ez balira, emakume arautuak alegia, azpikoak, ni bezalakoak izango ziren eta ezetz esango zuten.


Garai haietan inork ez zizun lasterbiderik eskaintzen pubertaroa ekiditeko. Estilo zaharrunoan egiten zenuen, mantsoki, santu gosetu baten gisan. Ez zen gaur bezala, denok askoz ere aurrerakoiagoak garenean.

Orain ez da goizegi nerabe bihurtutako neskatoei esplotazio sexualerako txartela ematen diegula; orain gutxi batzuei, euren buruak tontotzat ez dauzkatenei hain zuzen, eta hori frogatzeko sufritzeko prest daudenei, irteera medikalizatuko estrategia bat eskaintzen diegula.

Aski dokumentatua dago jada faxak erabiltzen dituzten eta pubertaroaren blokeatzaileak eskatzen dituzten neska nerabeen kopuruaren handitzea. Oraindik azaltzeke dagoena zera da, nola indartzen dituen honek hazten jarraitzen duten neskekiko gure aurreiritziak. Zer gertatzen da haien beharrekin? Interesatzen al zaigu nesken nerabezaroaren esperientzia haientzako aldatzea? Ala aurrera egin dutenez, ondorioztatu behar dugu pozik daudela euren patuarekin?

Emakumeen pubertaroa, esaten zaigu gero eta gehiagotan, berarekin identifikatzen direnentzat baino ez da. 2019ko etika medikuari buruzko artikulu batek aztertzen du “heldu ez-binarioen pubertaroaren ezabapenaren etika”, proposatuz existitu dadila gorputz bat betiko iraungo duena “generorik gabeko egoera batean”. Finn MacKay-k, feminista erradikal gisa identifikatzen denak, konparatzen du pubertaro “normala” sustatzea feminitatearekin identifikatzen ez direnen kasuan, lesbianak harreman heterosexualak edukitzera sustatzearekin. Berriki argitaratutako artikulu batek, “pubertaroaren apokalipsia” geldiarazteari buruzkoak, pubertaroa konparatzen du bere horretan, bizitza alteratzen duen prozedura mediku batekin.

Anorexiaren biktima bezala ondorio batzuetara iritsi nintzen (emakumeon pubertaroa hautazkoa dela eta zerbait erakusten duela pertsona femeninoaren aldetik genero arau patriarkalen onarpenaren inguruan) eta ondorio horiek mantsoki ber-formulatzen ari dira, ideia feminista serio bezala.

Pubertaroa kokatzerakoan norberak “onartu” behar duen zerbait bezala, feminista bezala autoizendatutako zenbaitzuk eta LGBTQ+ aktibistek gizon harrapariek neskato nerabeei buruz beti esan dituzten gezur berberak errepikatzen ari dira. Ez balego pozik mantsoki neskatotik objektu sexualera transformatzen, Stepford-en emazte izatera, ez luke onartuko gizakitik objekturako pasatzearen azken sarbidapen-errituan parte hartzerik. Ez balu bere burua patriarkatuaren haragi azokan lehen mailako haragi puska gisa ikusiko, betiko geratuko zen txikitxo. Ez bazuen nahi inork bere bularrak eskukatzerik, ez zien hazten utziko.


Ez gaude hain interesaturik euren gorputz femeninoekin geratzen diren nesketan

Batzen ditugunean gorputz femenino osasungarri eta garatu bat, kasurik onenean heterosexualitate entregatu batekin eta, kasurik okerrenean, ez-pertsona fetitxizatu batekin, biktima erruduntzat jotzen ari gara. Nerabeak euren subjektibotasunaren kontrako guduan boluntario gisa birkokatzen ditu, errekluta direnean. Parte hartzeari uko egiten diotenek, euren lotzaile eta blokeatzaile guztiekin, nik neuk gimnastikako aldageletan egiten nuen bezala gutxiesten dituzte arauak, emakume ‘sinpleei’ buruzko iritziekin, ezjakin ustezko horiek ‘genero sistema bitarra’ desafiatu behar denean. Erotzeko modukoa da.

Anorexiaren ostean, promiskuitate urte batzuk pasa nituen, pentsatuz hura zela ‘tronpatutako’ gorputza habitatzeko modu bakarra; bere espazioa justifikatzeko planeta honetan. Txorakeria bat da, noski: emakume heldu batek gorputza daukat, baina neronen mugak idatzi, pentsatu eta baieztatu ditzaket. Ez naiz estereotipo mugikor bat; gutako inor ez da.

Genero identitateari eta pubertaroaren ezabaketari buruzko elkarrizketak trans bezala identifikatutako pertsonen barne-bizitzaren ingurukoak izan ohi dira. Patriarkatuaren ekaitzari aurre eginaz euren gorputz femeninoei atxikitzen zaizkien neskak ez bazaizkigu hainbeste interesatzen, norbere gutxiespena seinalatzen dute, zeinarengandik egiten duten ihes besteek. “Cis” delakoarekiko atxikimenduak (ilusio hori, zeinaren arabera sexuaren arabera inposatzen zaizkigun estereotipoekin eta genero rolekin identifikatzen garen) justifikatzen du nerabeei munduak eskainiko diena bost axola dien ideia. Emagaldu cis xinple horiek ez balute gauzatzat har zitzaten, errefusatu egingo zuketen; errefusatu zer? Bada, euren haztea, osasuna, euren presentzia femenino guztia.

Arazo larriak ditu feminismoak, ezin badu onartu neskato guztiak gizaki eme helduak bihurtzearen ideia; hazkunde hori patriarkatuaren begiradarekin baino hautematen ez badu, bere objektu sexual heterosexual/ernatze poto lekuaren finkatze gisa. Uko egiten diot feminismo honi, behinola nirea zen, eta nirea den gorputza errefusatu nuen bezainbeste.

Bihotzak” bere olerkian, Tricia Bauerrek anorexikoen eta bulimikoen isolamendua konparatzen du -”Euren gorputzak atxikitzen / beste garai batean betetzen / ezezkoari orain laburtuz”- aurrera egiten ausartzen diren neskatoen gizatasun osoarekin: “Geure gorputzei ongi etorria ematen diegu gizenduz / nolabait bagenekien nolako tamainakoak / izan beharko ginen / soilik geure bihotzei eusteko”.

Trantsizioa egiten dutenek pentsa zezaketen, nik egin nuen bezala, euren genero-ezadostasuna autentikoagoa dela, sakrifizio fisikoz pagatzen delako. Bada garaia ohar gaitezen benetako genero inkonformistak neskatoak direla, eta horrek esan nahi du neskatoaren gehiengoa direla, uko egiten diotenak euren hazkundearen atzerapenari, euren izaeraren prezio bezala. 



Iruzkinak