Solasaldia gazteekin

Martxan jarri dugu ERROTIK, gure gurea den Podcast-a! 

 


 

Garai distopikoak bizi ditugu, neoliberalismoaren hedapena eta garaipenak mundua, ezagutzen genuen bezala, desagerrarazten ari dira. Garai likidoak dira, dena da subjetiboa, dena da indibiduala (askatasun indibidualak, eskubide indibidualak…) Ni-a Gu-ren gainetik. Dena dago salgai, edozer eros daiteke, baita giza haragia ere.

Gobernuak eta parlamentuak eliteen, multinazionalen eta korporazio handien eskuetan dauden txontxogiloak besterik ez dira, botere formala izan dezakete, hori sinestarazi nahi digute; baina hariak mugitzen dituztenek agintzen dute, eta plan argia daukate, bai horixe. 

Neoliberalismoak ez dauka mugarik, Lur planetan dagoen guztia bereganatu nahi du. Dena erosi, dena saldu, dena diru bihurtu, giza hagia ere bai. Hori da azken muga eta gainditzera doaz.

Kapitalismo neoliberalaren estrategia global da. Aurreko mendean odolez eta izerdiz borrokatutako emakumeen eta langileen eskubideak galtzen ari gara, bistakoa da. Pobrezia, bazterkeria, bortizkeria murriztu beharrean, handituz doaz, aberastasuna gutxi batzuen eskuetan kontzentratu ahala. Matxismoa, arrazakeria, herrien zapalkuntza, makineria neoliberalaren bitarteko arrakastatsuak dira.

El sistema no sería tan fuerte, si no hundiera sus raíces en el patriarcado. La simbiosis es tal, que resultan inseparables. Tanto, que parece el estado natural de las cosas.

En este primer podcast hablamos con las compañeras de Invasion Rad, sobre su experiencia feminista y cómo ha influido la ideología queer en el entorno estudiantil.

https://archive.org/details/solasaldia-gazteekin

https://open.spotify.com/episode/4ecHRdCArNcqhgZtQ3yb5s

 

Iruzkinak