Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2022

Irune Costumerori elkarrizketa. Indarkeria Instituzionala.

Irudia
Martxan jarri dugu ERROTIK , gure gurea den Podcast-a!    Emakumeok indarkeria-mota asko jasaten ditugu: Gure bizitzaren eta osotasun fisiko eta psikologikoaren aurkako indarkeria matxista, gure askatasun sexualaren aurkako indarkeria, indarkeria bikarioa, indarkeria ekonomikoa, baina bereziki lazgarria den indarkeria bat dago, indarkeria instituzionala. ;Borroka feministari esker, badira aipatu ditugun indarkeria horiek guztiak saihesteko ustez emakumeak babesten dituzten lege batzuk. Erakundeek laguntza eskatzera bultzatu nahi izaten gaituzte indarkeria-mota horietakoren bat jasaten dugunean. Baina zer gertatzen da indarkeria hori gure eskubideak eta gure seme-alaben eskubideak zaindu behar dituzten erakunde eta administrazio horietatik datorrenean? Norengana jo dezakegu orduan? Irune Costumeroren istorioa tratu txarrak pairatu dituen emakume, ama eta herritarraren bizipena da. Baina borrokalari baten istorioa ere bada, bere alaba adingabearen eskubideak z

Espetxe mistoak, soilik emakumeenak

Irudia
    Baliteke jakitea ez-ohikoa dela emakumeak espetxeratuak izatea (kartzelako biztanleria osoaren ehuneko bost baino ez dira emakumeak), eta oso arraroa dela emakumeek delitu larriak egitea. Era berean, jakin zenezake espetxean dauden emakumeek sexu-abusu eta sexu-indarkeria handia jasan dutela, askotan haurtzarotik, eta eragileak gizonak izan ohi direla. Litekeena da ez harritzea jakitean espetxean dauden emakumeek osasun mentaleko arazoen intzidentzia handia dutela eta, emakumeak kartzelako biztanleriaren hogeiren bat izan arren, autolesio guztien bosten bat egitea. Ziur asko, ados egongo zara: garrantzitsua da emakumeentzako soilik diren espazioak eta zerb i tzuak izatea, emakumeek beren delituen inguruko arazo konplexuei aurre egin diezaieten. Hori guztia esanda, ondoriozta dezakezu emakumeen kartzelek sexu bakarrekoak izan behar dutela. Baina ez. Emakumeen espetxeak benetan mistoak dira, eta gizonak emakumeekin batera hartzen dituzte. Gaur egun, gizonezkoak aurki