Irune Costumerori elkarrizketa. Indarkeria Instituzionala.

Martxan jarri dugu ERROTIK, gure gurea den Podcast-a! 

 

Emakumeok indarkeria-mota asko jasaten ditugu: Gure bizitzaren eta osotasun fisiko eta psikologikoaren aurkako indarkeria matxista, gure askatasun sexualaren aurkako indarkeria, indarkeria bikarioa, indarkeria ekonomikoa, baina bereziki lazgarria den indarkeria bat dago, indarkeria instituzionala.

;Borroka feministari esker, badira aipatu ditugun indarkeria horiek guztiak saihesteko ustez emakumeak babesten dituzten lege batzuk. Erakundeek laguntza eskatzera bultzatu nahi izaten gaituzte indarkeria-mota horietakoren bat jasaten dugunean. Baina zer gertatzen da indarkeria hori gure eskubideak eta gure seme-alaben eskubideak zaindu behar dituzten erakunde eta administrazio horietatik datorrenean? Norengana jo dezakegu orduan?

Irune Costumeroren istorioa tratu txarrak pairatu dituen emakume, ama eta herritarraren bizipena da. Baina borrokalari baten istorioa ere bada, bere alaba adingabearen eskubideak zaindu behar zituzten erakundeek bere bizitzatik erauzi egin zuten. Ordutik alaba berreskuratzeko borroka etengabean ari da. Borroka honek jurisprudentzia ezar dezake, beste ama batzuk beren seme-alabengandik banandu ez daitezen.. 

 

https://open.spotify.com/episode/5tndhChdc0IHNtvup0nu7c

https://archive.org/details/errotik5

 

Iruzkinak