Kronika laburra II Topaketa EHFE
Pasa den abenduaren 11n, larunbatarekin, uholdeek eta izurriteak baldintzatuta ere, Euskal Herriko 4 herrialde penintsularretako hamarnaka feminista bildu ziren Bilbon, Euskal Herriko Feminista Erradikalak (EHFE) kolektiboak antolatutako Euskal Herriko Feminista Erradikalen II Topaketan. Deialdia talde feministen artean zabaldu zen, baita emakume independienteengana heldu ere. Helburuak ziren loturak indartzea eta sarea jostea, indarrak modu kolektibo eta eraginkorrean antolatzeko. Euri-jasak direla eta, behar baino apur bat beranduago hasi zen topaketa, baina goizean zehar finkatutako helburu guztiak bete zituzten bildutakoek. Hasteko, EHFE kolektiboaren historia labur baina emankorra gogoratu zuten, hainbat argazkiz lagunduta. Gero, bertaratutako emakumeek parte hartzen duten beste talde feministei buruz informazioa partekatu zuten eta gaur egun militantzia feministan bizi duten errealitateaz mintzatu ziren. Atsedenaldia eta gero hiru lantalde osatu zituzten, ideiak trukatzeko