Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: uztaila, 2022

Garesti ordainduko dugu

"Trans legea lege izango da, kosta ahala kosta" (Jakina garesti ordainduko dugula.) Ba al dakizue nork ordainduko duen? ■ Pubertaroko blokeatzaileak hartuko dituzten adin txikikoek, tratamendu esperimental baten ondorioak nozituko dituztenak. ■ Hormonazio gurutzatua hartuko duten nerabeek, inoiz guraso izan nahi eta ezingo dutenean, antzutuak geratu direlako. ■ Mastektomiak edo baginoplastiak bezalako atzerakorik ez duten kirurgiak nozituko dituzten gazteek, urteen buruan damutuko zaiena, bai hauek emango dizkieten arazoengatik, bai genero ideologiaren inguruko iritzi kritikoa edukitzearren.(Azken hau ezinezkoa dela esatera datorrenak iker dezala pixka bat gorantza doazen "detrantsizio"en inguruan) ■ Genero disforia izango duten pertsonek, ezingo dutenak arreta psikologiko egokia jaso, profesionalek terapia afirmatiboa baino ezingo baitiete eskaini; izan ere, beste edozein ikuspegik euren karrera galarazi ahal izango d

NAZKA-NAZKA EGINAK

Irudia
GAZTELANIAZ Gure Emakume Sarea publikoki aurkeztu genuen unetik bertatik daramagu transaktibismoaren eskutik gezurrak, difamazioa, jazarpena, irainak, ezeztapena eta beste indarkeria matxista batzuk jasaten. Ez dugu inoiz denborarik galdu euren salaketa larriak gezurtatzen, geure dibulgazio lanak bere kabuz egiten baitu. Ez dute inoiz argudiorik erakusten, guganako indarkeria baino ez dute transmititzen. Horrek alarma guztiak pizten ez baditu, ezker autoizendatutakoan jatorkeria gehiegi eta misoginia orokor bat daudelako da. Azken egunetako gertaerek agerian uzten dute batzuk urduri daudela, utzikeria intelektual izugarria izan behar baita sinesteko feministok, ezkerrekoak eta azterketa kritikoa egiteko heldutasun nahikoarekin, geure diskurtsoa planteamendu transfoboetara edo ideia atzerakoi eta kontserbadoreekin lerrokatutakoetara murriztuko genukeela, eta are gutxiago sexu-aniztasunaren aurka gaudela esateko