NAZKA-NAZKA EGINAK

GAZTELANIAZ

Gure Emakume Sarea publikoki aurkeztu genuen unetik bertatik daramagu transaktibismoaren eskutik gezurrak, difamazioa, jazarpena, irainak, ezeztapena eta beste indarkeria matxista batzuk jasaten. Ez dugu inoiz denborarik galdu euren salaketa larriak gezurtatzen, geure dibulgazio lanak bere kabuz egiten baitu. Ez dute inoiz argudiorik erakusten, guganako indarkeria baino ez dute transmititzen. Horrek alarma guztiak pizten ez baditu, ezker autoizendatutakoan jatorkeria gehiegi eta misoginia orokor bat daudelako da.


Azken egunetako gertaerek agerian uzten dute batzuk urduri daudela, utzikeria intelektual izugarria izan behar baita sinesteko feministok, ezkerrekoak eta azterketa kritikoa egiteko heldutasun nahikoarekin, geure diskurtsoa planteamendu transfoboetara edo ideia atzerakoi eta kontserbadoreekin lerrokatutakoetara murriztuko genukeela, eta are gutxiago sexu-aniztasunaren aurka gaudela esateko. Hori bai, zeri deitzen diote sexu-aniztasuna?

Dokumentu horretan gehiegi ez luzatzearren, helburu zinez zaila dena, gure blogean argitaratuta dauzkagun artikuluak uzten joango gara; mundu guztiaren eskura, irizpide propio bat sortzeko adina informazio izan dezazuen.

44 artikulu dituzue eskura, informazio askoz gehiago duten beste orrialde batzuetarako estekak eta gomendioak dituztenak. Telegrameko gaikako kanalez gain. Bai, asko da, gure azterketan buru-belarri dihardugulako dogmetan ez erortzeko eta horrek dakarren guztia ondo ulertu ahal izateko.



Testuinguruan sartzeko oinarrizko kontzeptuekin hasiko gara:


1. Feminismoaren subjektu politikoa EMAKUMEA da. Gizon izateko “trantsizionatzen” duten emakume biologikoek feminismoaren subjektu politiko izaten jarraitzen dute, sexua ezin baita aldatu, performatu besterik ez. Denok jasaten dugu indarkeria ekonomikoa, instituzionala, sexuala eta abar. Horregatik goaz gu arazoen erroetara.

https://radfemeh.blogspot.com/2021/12/zer-da-feminismo-erradikalak.html

2. Gure zapalkuntza gure jaiotzezko sexuan oinarritzen da, gizonaren menpe dagoen klase soziala izatera mugatzen gaituena, gure ugalketa-gaitasunagatik eta sistemaren etorkizuneko langileen hazkuntzaz eta gizarte osoaren zaintzaz arduratu gaitezen. Doan lan egiten dugu sistema kapitalista neoliberala mantentzeko. Proletarioen proletarioak gara.

https://radfemeh.blogspot.com/2021/12/amatasun-subrogatuaren-amarrua.html

3. Teoria feministak eta gure 300 urteko borrokak aurrerapen handiak lortu ditu jendartean; gogora dezagun duela 50 urte emakumeok ezin genuela kontu korronte bat ireki senarraren baimenik gabe. Borroka transgenerista ez da feminista, gurearen oso bestelako agenda dauka.

https://radfemeh.blogspot.com/2021/12/feminismoa-vs-transgenerismoa.html

4. Lortutako eskubideek ez dute esan nahi gizonen eta emakumeen artean benetako berdintasuna dagoenik. Oraindik agenda bat dugu betetzeko, helburu argiak dituena. SAPen aurka borrokatzen ari gara, adibidez, denok dakigunez jaun pedofilo baten asmakizuna izan zena: Bizkaiko Foru Aldundiak Balora protokoloa aplikatzen jarraitzen du, eta oraindik ez du aldatu. Izan ere, protokolo horrek posible egiten du amei adingabeak kentzea. Soilik Bizkaian 235 emakume baina gehiago, beren seme-alabekin, ari dira prozesu horren ondorioak jasaten. Euskal Oasiaren beste negozio handi bat.

https://radfemeh.blogspot.com/2021/06/irune-costero-y-su-batalla-contra-el.html

5. Feminismoa bakarra da, eta emakumearekiko zapalkuntza-ardatzen abolizionista da. Alegia: prostituzioa eta pornografia, alokairuzko sabelak eta obodonazioa, indarkeria matxista eta generoa. Alta, EHko beste “feminismoak” dio generoa goraipatu behar dela, arropa “urdangatu” egin behar dela, emakumeen sexu-esplotazioari lan deitu behar zaiola, proxenetak eta putazaleak legitimatuz, gizon hauei emakumeen gorputzak bortxatzeko eta kontsumitzeko eskubidea emanez txanpon baten truke. Hori da gure lurraldeko emakume pobre eta ahulentzat nahi duguna?

https://radfemeh.blogspot.com/2021/11/adelina-alma-sejd

6. Pubertaro blokeatzaileak, tratamendu hormonalak eta kirurgikoak EZ dira leheneragarriak, genitalak deformatzen dira, garapen fisiko eta emozional osasuntsua eragozten dute, gaixotasun kronikoak dakarzkiete hasiera batean osasuntsu zeuden pazienteei. Zer asmo dago pertsona osasuntsuak betiko gaixo kroniko bihurtzeko?


Kontuan izan behar da ez dagoela sexua aldatzeko pilularik, baizik eta beste helburu batzuk dituzten tratamenduak direla, hala nola prostatako minbizia tratatzeko edo zikiratze kimikoa eragiteko, bigarren mailako ondorioak dakartzatenak, hala nola ugatzen garapena gizonengan.

Ederki. Hau argi edukita, ikus dezagun zergatik kritikatzen ditugun normalean "trans" izeneko legeak, zeintzuek aterki horren babesean pertsona transexualak, transgeneroak, trabestiak, autoginefilikoak, drag-ak, pedofilia despenalizatzeko eskatzen duten ahotsak eta asmatutako beste hamaika genero biltzen dituzten. Herritarrek ez dute sobera ulertzen, neurri handi batean hedabide masiboek transmititzen diguten irudi idilikoaren erruz.                     




Ñabarduretan hasteko, teoria guztiz neoliberalak iraultzaile gisa saldu nahi dizkigutenez, hemen utziko dugu bere teorien analisi filosofiko hau, aperitibo bat besterik ez da.

https://radfemeh.blogspot.com/p/desmontando-butler.html 

Suedia izan da lehen herrialdea atzera botatzen adingabeen pubertaro blokeatzaileen tratamenduak eta hormona tratamenduak, esperimentalak baitira eta epe ertain-luzera ez baitira ezagutzen haien albo-ondorioak.

https://journals.plos.org/plosone/article?id=10.1371/journal.pone.0016885

Hori gertatu aurretik, transgenerismoari buruzko azterketa kritikorik egin ez duen gure lurraldeko eta estatuko kazetaritzak ez bezala, Suedian dokumental hauek egin zituzten telebista publikorako eta mundu guztiak beharrezko informazioa izan zezan. Handik gutxira, gobernuak adingabeen tratamendu horiek debekatzeko eta helduekin zuhurtzia izateko erabakia hartu zuen.

https://radfemeh.blogspot.com/2021/04/mientras-que-el-borrador-de-la-mal.html

Gure ikerketarekin eta azterketarekin jarraitu ahala, hainbat hedabidetan argitaratu genuen artikulu zoragarri hau, eta kritikak ez ezik, jazarpena, larderia, ezeztatzeko ahalegina eta gure ahotsen isilaraztea areagotu ere egin ziren. Sartu eta irakurri:

https://radfemeh.blogspot.com/2021/12/la-transizquierda-mayo-2021.html

Bien bitartean, lege horiek aplikatzen diren herrialdeetan, zenbait puntutan atzera egiten da. Zientziak eta medikuntzak XXI. mendeko eskandalu mediku larrienetakotzat jotzen dute. Honek guztiak onuradun handiak ditu: farmaziaren industria eta estetika-klinikak. Transaktibismoarena ez da oso borroka antikapitalista, aitzitik: industria horien parte da.

https://radfemeh.blogspot.com/2022/05/suediak-disforiari-aurre-egiteko.html

Alabaina, ezeztapena gorabehera, ate bat ireki zitzaigun dibulgazioa gure ama-hizkuntzan egin ahal izateko hedabide euskaldun batean; guk hasieratik aldarrikatu genuen #ZabalduEztabaida, baina erresistentzia handiak egon dira. Edonola, tematu egin gara, presioari aurre egin diogu eta eusten diogu. Ez gure kide askoren kostu pertsonalik gabe. Hemen gure espazio txikia



Hala ere, “E28 koordinakundea” kolektiboak bi urte daramatza gu, feminista erradikalok, gune ezkertiar* eta feministetatik kanpora gaitatzen eskatzen. Baita gure aurkako indarkeria fisikoa bultzatuz ere. Kolektibo batzuk beren eskaera misoginoei men egin diete, ezjakintasun handia eta ikuspegi historiko nulu benetan tristea erakutsiz. Feminismoari traizio egiteaz gain, mugimendu guztiz misogino bat hertsiki babestuz, mugimendu horren lesbofobia legitimatuz, kotoizko sabaiaren fenomenoan modu adierazgarrian erretratatua geratu dena; baita zakila duten lesbianak eta zakil “femeninoak” daudela dioen transaktibismoaren baieztapen iraingarria ontzat emanaz eta, ondorioz, lesbianen gorputzetara heltzeko abiatutako presio uholde biolentoa zilegituz. Eta horrela, EHGAMek bere trapuzko espartina banatzen du, eta ez jarrera homofoboak salatzeko, baizik eta ikastetxeetan haurrei inposatu nahi zaien genero-ideologiari datxekion homofobia salatzen dutenak seinalatzeko.

                 

Honengatik guztiarengatik eta gauza gehiagorengatik, Euskal Herriko jendarte osoa gonbidatzen dugu gure analisiak irakurtzera, gure podcastak entzutera, gure artikuluak irakurtzera, Telegrameko gure kanalak bisitatzera, eta behin irakurri, aztertu eta ulertuta, orduan has gintezke #ZabalduEztabaida-rekin.



Emakumeok egoskorrak gara eta, zoritxarrez, ohituta gaude zuen indarkerietara. Badakigu arrazoimenak laguntzen digula eta denborak bakoitza bere lekuan jartzen duela.

Gu historiaren alde egokian gaude. Ea etorkizunean nola justifikatzen duzuen gure gazteei osasuna txikitu izana, betiko farmako-mendeko bihurtuz eta Mengele berrien tratamendu esperimental horien albo-ondorio izugarriak pairatuz. Gogoratu Redditen 35.000 lagun baino gehiago daudela trantsizioan atzera egiten, beren bizitzak suntsituta, eta pertsonen osasunari egindako kalte izugarri horren konplize zaretela.

Gurasoek manipulatutako trans haurtzaroez hitz egingo dugu beste batean.


Iruzkinak