Garesti ordainduko dugu

"Trans legea lege izango da, kosta ahala kosta"

(Jakina garesti ordainduko dugula.)

Ba al dakizue nork ordainduko duen?

■ Pubertaroko blokeatzaileak hartuko dituzten adin txikikoek, tratamendu esperimental baten ondorioak nozituko dituztenak.


■ Hormonazio gurutzatua hartuko duten nerabeek, inoiz guraso izan nahi eta ezingo dutenean, antzutuak geratu direlako.


■ Mastektomiak edo baginoplastiak bezalako atzerakorik ez duten kirurgiak nozituko dituzten gazteek, urteen buruan damutuko zaiena, bai hauek emango dizkieten arazoengatik, bai genero ideologiaren inguruko iritzi kritikoa edukitzearren.(Azken hau ezinezkoa dela esatera datorrenak iker dezala pixka bat gorantza doazen "detrantsizio"en inguruan)


■ Genero disforia izango duten pertsonek, ezingo dutenak arreta psikologiko egokia jaso, profesionalek terapia afirmatiboa baino ezingo baitiete eskaini; izan ere, beste edozein ikuspegik euren karrera galarazi ahal izango die, edo pagatu ezin izango dituzten isunak ekarriko dizkiete, euren eta euren familien bizitzak sakonki baldintzatuz.


■ Euren seme edo alabak "trans" direla harrotasunez aldarrikatzen duten gurasoek, ez daukatenak arrastorik ere hormona terapiek bizitzen esperantzan eta kalitatean daukaten inpaktuaz.


■ Zuhur jokatu nahiko duten gurasoek, euren seme-alaben errefusa pairatuko dutenak.


■ Emakumeok eta neskatoek, espazio seguruak galduko ditugunak. Aldagelak edo espetxeetako emakumeen moduluak bezalako espazioak, nora edozein gizon sartu ahal izango den, bere deklarazio hutsarekin erregistroan bere sexua aldatu ahal izango duena. Gizon horrek, aurre egiten dioten emakumeak salatu ahal izango ditu.


■ Emakume kirolariek, ez dutenak inoiz gehiago txapel bat irabaziko, gutxinaka-gutxinaka gizonezkoen kategoriatan ertainak diren gizonak emakumeon kategoriatan dena irabazten hasiko baitira.


■ Zuri, Jon Patxi, oposizioan plaza ateratzeko zorian geratuko zarena, "trans pertsonentzat" kupo bat egongo baita, nahiz eta zerikusirik izan ez lanbidearekin (esaterako nirean, non kontratuak lan-poltsa bidez ematen diren) eta noski, "trans" direla frogatzeko beharrik batere gabe.


■ Zuk, ikerlari horrek, zure ikerketak baliogabetuak ikusiko dituzunak, sexuaren aldagaia ez baita objektiboa izango, baizik eta nahas-mahas bat errealitatearen, bakoitzak uste duenaren eta norbere NANean jartzen duenaren artean.


■ Zuk, endokrinologia ikasi zenuenak, albo kalteak edo aurkako efektuak dauzkaten tratamenduak agindu beharko dituzunak, diagnostiko/balorazio bat egin gabe, pazientearen eskaera soilagatik.


■ Zuk, zirujau horrek, gorputz atal osasuntsuak pikatu beharko dituzunak, diagnostikorik gabe eta pazientearen eskaera soilagatik ere bai, eta urte batzuen buruan horrexegatik salatuko zaituztenak. Zure zigorgabetasunaz noraino zaude seguru?

Jarrai nezake, baina honaino iritsita oraindik ez baduzu sirena-hotsik entzun, izango da zure fanatismoak edo zure onarpen beharrak, tolerante gisa agertzeko premiak, ez dizutela utziko, harik eta aurpegian lehertuko zaizun arte (lehertuko zaizula)
Azken gauza bat:


Ba al dakizue nork ez duen ordainduko?


■ Farmazeutikek, paziente kronikoak sortuz dirutuko direnak.


■ Estetika-klinikek, paziente bakar batek beharko dituen kirurgia guztiekin pozez zoratzen daudenak.


■ Kontu honekin abantaila politikoa hartzen ari diren miserableek, zeintzuei bost axola dien jendearen bizitzak. Euren besaulkiak eta ate birakariak baino ez zaizkie axola. Euren etorkizuna konponduta utziko dute, milioika gaztetxoren bizitzak izorratuko dituzten bitartean.
@MgrVeronica-ren hari bat.

Iruzkinak