Manifestua. 2021eko otsailaren 11

 


 Euskal Herriko Feminista Erradikalak

Jakina da “Trans Legea” delakoaren lege-proiektuaren zirriborroa Espainiako Parlamentuan laster  aurkeztuko dela, Gorte Nagusiek onar dezaten. Hori dela eta, Hego Euskal Herriko hainbat feministok  bat egin dugu eta aliantzak ehundu ditugu, gure kaleetan gai honekiko dagoen kezka eta alarma  soziala ikusarazteko. Izan ere, alderdi politiko batek ere ez du kezka hori jasotzen, ezta bideratzen ere,  ezinbestekoa den eztabaidari ahotsa emateko.  

Elkarrizketa ukatzea ez da inoiz bidea izan, eta oraingo honetan ere ez da izango. Estatu mailako  legea da onartu nahi dena, baina eztabaida nazioartean gauzatzen ari da, horregatik biziki interesatzen  zaigu herrialde anglosaxoietan eta Latinoamerikako herrialdeetan gertatzen ari dena. Antzeko legeak  abian jarri diren lekuetatik datozen albisteek eta duela gutxi zabaldutako legearen zirriborroan  irakurri ahal izan denak mendeetan zehar borrokatutako emakumeen eskubideak urratzen dituen  proposamena dela argi eta garbi salatzera garamatzate. 

Hauek dira LGTBI Pertsonen Berdintasunerako eta Sexu-orientazioagatiko, Genero-identitateaga tiko, Genero-adierazpenagatiko edo Ezaugarri Sexualengatiko Diskriminaziorik Ezari buruzko Lege  Aurreproiektuaren zirriborroari ikusten dizkiogun eragozpenak:  

Zirriborroa 2018ko lege-proposamenean oinarritzen da, eta sistema juridikoan sexu biologikoaren  arabera definitutako “gizon” eta “emakume” subjektu juridikoak “barne-bizipen” bihurtzen ditu, hau  da, “emakume” eta “gizon” subjektu juridikoak honela ulertuko lirateke: “generoaren barne-bizipena  eta bizipen indibiduala, pertsona bakoitzak sentitzen eta definitzen duen bezala”. Hortaz, subjektu  zehaztugabe bat proposatzen du, edozein pertsonak autodeterminazio hutsaren bidez har dezakee 

na, nahieran. Horrela, definiziotik bertatik, hasiera-hasieratik, Espainiako Konstituzioaren 9.3 arti kulua urratzen du, hots, segurtasun juridikorik eza galarazten duen araua, eta bereziki kezkagarria da  emakumeontzat. 

Errealitate materialean, hau da, sexuan oinarritutako “emakume” subjektu juridikoa ezabatzen  du. Hortaz, aurrez aurre talka egiten du emakumeok, soilik emakume jaiotzeagatik, jasaten ditugun  egiturazko desberdintasunengatik eta indarkeria espezifikoengatik babes berezia emateko sortutako  legeekin. 

Emakumeen segurtasunaren aurka egiten du legeak, gune seguruak ezabatzen ditu eta; denda probagelak edo igerileku eta gimnasioetako dutxak eta ospitaleetako logelak mistoak izango dira,  praktikan. 

Emakumeen kirola desorekatu egiten du, emakumeen lehiaketetan anatomia maskulinoa duten  pertsonak sartuz, eta ez du onartutako testosterona mailari dagokioez ere gutxieneko betekizunik  ezartzen. 

Indarkeria matxistaren aurkako legea kolokan jartzen du. Lege-iruzurra ahalbidetzen du, zirribo rroaren arabera, sentimendua delako irizpide nahikoa eta beharrezkoa legeak norbanakoak gizon edo  emakume gisa aitor ditzan. Baina subjektu juridikoa funtsezkoa da kausazko harremana ezartzeko,  indarkeria matxista sexu biologikoaren araberako botere-harremanetan datza eta.  

Hortaz, ezin dugu onartu sexu kategoria dokumentu ofizialetan zalantzan jartzea, ezta alde batera  uztea ere, ez ondorio estatistikoetarako, ez lege-ondorioetarako, ez ondorio penaletarako. Norberak erabakitako identitate indibidualarekiko errespetua emakume presoen osotasun fisiko rako eskubidearen aurretik jartzen du legeak, sexu-delituengatik edo indarkeria matxistagatik konde natutako pertsonak emakumeen espetxeetara eta moduluetara sartzea ahabidetzen baitu.  

Datuak desitxuratzea ahalbidetzen du eta sexuaren arabera bereizitako estatistikak ezartzea balio gabetzen du. Horrek indarkeria matxistarekin edo ikerketekin lotutako gaietan ondorio nabarmenak  izango ditu.  

Era berean, genero-rolekin deseroso dauden haurrak medikalizatzearen aurka gaude. Haurrak arau  patriarkalarekin bat ez datozelako, ez zaie terapia eta tratamendu mediko eta kirurgikorik egin behar,  ziurrenik itzulezinak diren ondorioak dituztenak eta bizitza osorako medikalizatzea dakartenak. 

Espainiako Gobernuko Berdintasun Ministerioaren zirriborro honen aurrean, Euskal Herriko Fe minista Erradikalok gogora ekarri nahi dugu sexu biologikoa dela emakumeok pairatzen dugun za palkuntzaren oinarria, eta sexu-hierarkia hori generoaren inposizioaren bidez gauzatzen eta betikot zen dela. Hortaz, generoaren abolizioa nahi dugu, inola ere ez lege-kategoria aitortzea.  

Halaber, Sistema Protistuzionalaren Lege Organiko Abolizionista (LOASP) onartzea eskatzen  dugu, mugimendu feministak egina eta aurkeztua 2020ko azaroaren 18an. Era berean, ugalketa-esplo tazioa legeztatzearen aurka gaude erabat. Emakumeak ez dira alokatzen, emakumeak ez dira erosten,  ez orduka, ez hilabeteka. 

Prostituzioaren, alokairuko sabelen eta generoaren abolizionista garen aldetik, gai horiei buruzko  eztabaida eragozteko, feminismoak bat egiten duen guneetan betoa jarriz eta ahots kritikoak baztertuz  eta isilarasiz, ezarritako nolabaiteko zentsura salatzen dugu.  

2021eko otsailaren 11


Iruzkinak