Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2022

Testosterona neskatoen gorputzetan: txikizio baten kronika.

Irudia
Genero-kultuari eta trans-aktibismoari esker, neskato asko hasten ari dira testosterona hartzen, jakin gabe zer egingo dien haien gorputzei. Hona testosterona hartzearen ondorioei buruzko hari bat (ez albo kalteena, baizik eta ondorio saihetsezinei buruzkoa) -Ahots korden kartilagoak gizendu egiten dira, ahots aldaketa ospetsuak sortuz. Arazoa da emakumeon birikek ezin dutela gizon ahotsa sortzeko adina airerik bota, beraz honek ahots sudurkariak sortzen ditu, pikortsuak edo are, arnasa hartzeko edota hitz egiteko zailtasunak. -TT Exulanastic “Youtuber”ak, mintzairan eta lengoaian aditua denak, bazituen honi buruzko bideo batzuk, baina You Tubek ezabatu egin zizkion, “gorrotozko mezua”-gatik. -Kartilagoen gizentzea ez da ahots kordetan geratzen, unibertsala da. Gorputzeko kartilago GUZTIAK gizentzen dira, garunekoak, arteriak eta bihotza barne; horrek bihotzekoa izateko aukerak handitzen ditu. Testosterone Use May Raise Heart Risks for Trans Men Taking testosterone as part of a medica

Urtebete igaro ondoren...

Irudia
Urtebete da jada Podemosen Trans lege deiturikoaren proiektuaren aurkako manifestua argitaratu genuenetik. Berariaz filtratutako zirriborroa izan zen, feminismoaren arreta emakumeoi zuzenean eragiten diguten arazo errealengandik aldentzeko. Historiako gobernu aurrerakoiena transgenerismoaren lobbyaren esanetara makurtu da, beste estatu batzuetako gobernuak bezalaxe, aurreikus zitekeen gisan, baina nolabaiteko abantaila ematen digu estatuko feministoi. Horrelako legeen ondorio sozialek ume eta nerabeei eragiten diete, eta feminismoaren sorbalda gainera datorren beste gudu bat da, gure borrokak eta erresistentziak fronte gutxi edukiko balitu bezala.          Queer fenomenoaren eta transaktibismoaren inguruko gure kezkak partekatu ditugu jendartearekin, analisi politiko eta material batetik; haiek hamarkada bat zeramaten jada aniztasun faltsu baten izenean feminismoaren subjektua arriskatu nahian. Troiako zaldi gisa ezaguna den fenomeno baten aurrean geunden. Emakumeon zapalkuntzaren kont

Trans lege frantziarra

Irudia
Berriaren titularrak ezkutatu egiten du frantziar estatuan onartu dena espainiarrean onartu nahi den trans legea dela. Onartu dute beren gorputzekin gustura ez dauden haurrak medikazioaren eta kirurgiaren bidez tratatzen ez dituena zigortzea, genero-identitatearen aitzakian. https://www.berria.eus/albisteak/208829/frantziako-parlamentuak-sexu-orientazioa-aldatzeko-terapiak-debekatu-ditu.htm Sexu-orientazioa aldatzeko terapiak debekatuta zeuden dagoeneko, Espainiako estatuan bezala. Izan ere, ba al dago haurrak pubertaro-inhibitzaileak, hormona gurutzatuak edo mastektomia bikoitzak hartzera bultzatzen dituena baino bihurtze-terapia basatiagorik? Hori da gaizki deituriko trans lege hauek legeztatzen dutena. Frantziako legeak zigorra ezarriko die adingabeak hormonatzeari uko egiten dioten mediku eta psikologoei, eta trantsizio medikoa ez diren terapiekin seme-alabak tratatzen saiatzen diren gurasoek seme-alaben zaintza galduko dute. Profesionalentzako isunak onartu dira, baita beren lan