Testosterona neskatoen gorputzetan: txikizio baten kronika.
Genero-kultuari eta trans-aktibismoari esker, neskato asko hasten ari dira testosterona hartzen, jakin gabe zer egingo dien haien gorputzei. Hona testosterona hartzearen ondorioei buruzko hari bat (ez albo kalteena, baizik eta ondorio saihetsezinei buruzkoa)
-Ahots korden kartilagoak gizendu egiten dira, ahots aldaketa ospetsuak sortuz. Arazoa da emakumeon birikek ezin dutela gizon ahotsa sortzeko adina airerik bota, beraz honek ahots sudurkariak sortzen ditu, pikortsuak edo are, arnasa hartzeko edota hitz egiteko zailtasunak.
-TT Exulanastic “Youtuber”ak, mintzairan eta lengoaian aditua denak, bazituen honi buruzko bideo batzuk, baina You Tubek ezabatu egin zizkion, “gorrotozko mezua”-gatik.
-Kartilagoen gizentzea ez da ahots kordetan geratzen, unibertsala da. Gorputzeko kartilago GUZTIAK gizentzen dira, garunekoak, arteriak eta bihotza barne; horrek bihotzekoa izateko aukerak handitzen ditu.
Testosterone Use May Raise Heart Risks for Trans Men Taking testosterone as part of a medical gender transition has clear benefits for trans people, but may increase some risk factors for heart disease.
-Klitoromelagia: klitoria handitu egiten da eta horrek bi arazo larri sor ditzake:
1: Klitoria hainbeste hazten da, bulbatik ateratzen dela, barne arroparekin marruskatuz. Hau oso mingarria izan daiteke, ezin ibili edo esertzeraino. Hipersentsibilitate honek ondorioak ditu intimitate sexualean, eta gainera “disforia” eragiten du.
Severe pain at orgasm: effect of testosterone on the female body - Transgender Trend Severe pain at orgasm is a little-known effect of testosterone on female bodies.This is important information for young women considering hormone treatment.
Aldaketa hauek atzeraezinak dira.
Badago testosterona hartu osteko klitoromelagia pairatzen duten emakumeen testigantzen bilduma bat.Come Listen! do you have any sources/can find any of the posts you originally found about the clitoris no longer experiencing sensation on testosterone? Yeah. I apologize for not being able to find scientific...
-Gihar eta artikulazioetako min kronikoa, giharren handitzearen erruz. Oso maskulinoa sentitu ahalko zara zure gihar berriekin, baina errealitatea zera da, emakumeon eskeletoa ez dela pisu hori jasateko gauza, eta etengabeko oinazeak eragingo dizkizutela.
Evaluating Fibromyalgia Symptoms in Transgender Patients - ACR Meeting Abstracts Background/Purpose: Fibromyalgia Syndrome (FMS), characterized by widespread pain and fatigue, is known to be more prevalent in women, and has frequently been associated with stress is various models.…
https://acrabstracts.org/abstract/evaluating-fibromyalgia-symptoms-in-transgender-patients/
-Testosteronak menopausia induzitzen du eta ugaltze sistema atrofiatzen du; horregatik desagertu ohi da hilekoa.
-Zelula gorrien kopurua handitzen da, odola lodituz. Orain zure odola lodia da eta zure bihotzeko kartilagoak ere bai, balbulen sarrera txikiagoa bihurtuz.
Nahikoa da koagulu txiki bat bihotzekoak eman diezazun.
Gainera, testosteronak kolesterol eta odoleko gantz mailak igotzen ditu, koaguluak sortzeko aukerak biderkatuz. Koagulua + odol eta kartilago lodiak = bihotzekoa.
-Testosteronak, Planet Parenthooden ikerketa baten arabera, diabetesa hartzeko denbora laburtzen du, eta gibelari erasotzen dio.
-Aknea, hormonen desorekaren erruz. Zure gorputzak behar ez dituen hormona artifizialak hartzeak desoreka hormonala sortzen du, eta beraz ez duzu emakume osasuntsua izaterik testosterona hartzen duzun bitartean, desoreka hormonal batekin amaitu gabe. Testosterona hartzeak azaleko zelulen gehiegizko ekoizpena dakar, akne bihurtu daitekeena, baina oraindik eta diagnosi okerragoetara eraman dezakeena, hala nola psoriasi erasokorra. You Tubeko Gender Dysphoria Alliance katean psoriasiari buruzko bideoak ikus daitezke.
Masculinizing Hormone Therapy Tied to Acne in Transmen Acne also linked with depression and anxiety; Accutane may be treatment option
https://www.medpagetoday.com/endocrinology/steroids/90785
-Aldarte aldaketak. Trans-maskulino askok uste du bere aldartea hobetzen dela testosterona hartuz, baina ez da zure “disforia” edo daukazun beste edozein arazo konpontzen dizulako. Testosterona aldi baterako buru egonkortzaile bat da oinarrizko arazoa estaltzen duena, behar duen tratamendua jasotzen jarraitzen duena, bidenabar.
Testosteronak, gainera, eragiten du hainbat lagunengan bere bulkada agresiboen gaineko kontrol gutxiago sentitzea, sormen gutxiago edukitzea eta emozioen gabezia.
Sexu-desira. Hasiera batean konfiantza handiagoa sentituko duzu, zure “disforia” tratatzearren, baina zure gorputza auto-gorrotatzen baino denbora gehiago ematen duzu kitzikatuta, besterik ez. Zoritxarrez, behin-behineko plazebo efektu bat baino ez da, testosteronaren erabilera konstanteak alua atrofiatzen baitu, desira desagerraraziz.
https://transcare.ucsf.edu/guidelines/pain-transmen
Effects of long-term high dose testosterone administration on vaginal epithelium structure and estrogen receptor-α and -β expression of young women - International Journal of Impotence Research
https://www.nature.com/articles/ijir20139
Alu-lehortasuna. Estrogenoak aluko zelulen hazkundea estimulatzen du, baina hartzen ari zaren testosterona zure estrogenoa hiltzen ari da. Zure zelulak ez dira hil ahala birsortzen, beraz aluko hormak fin eta meheagoak egiten dira. Errazago urratzen dira.
Eta, urratu eta sendatu ahala, orbainak sortzen dira. Hau maiz gertatu ezkero, pixa egin behar duzula esaten dizuten nerbioak erre egiten dira, inkontinentzia sortuz.
Alu osasuntsu bat labe auto-garbitzaile bat bezalakoa da. Aluko PHa oso azidoa da, bakterioak hiltzeko. Testosteronak PH-aren azidotasuna jaisten du, eta honek zera esan nahi du: trans-maskulinoek joera dutela desgarro eta infekzioetarako.
Hauetako infekzio batek lortzen badu alu urraketa batean sartzea, sepsis larri bat sortu dezake. Kasurik arinenean, sarketa oso mingarria bihur daiteke, eta badira orgasmoaren ostean min latz bat nozitzen duten trans-maskulinoak.
Severe pain at orgasm: effect of testosterone on the female body - Transgender Trend Severe pain at orgasm is a little-known effect of testosterone on female bodies.This is important information for young women considering hormone treatment.
https://www.transgendertrend.com/severe-pain-orgasm-effect-testosterone-female-body/
Umetokia atrofiatzen denean, kolapsatu daiteke, edo prolapso bat sufritu dezake, organo pelbikoetan gutxiegitasuna sortuz eta oso, oso min handia sortuz.
https://transcare.ucsf.edu/guidelines/pain-transmen
Hau gertatzen bazaizu, beharbada histerektomia bat beharko duzu, min jasanezina edota sepsis /minbizi arriskuak desagerrarazteko. Umetokiaren desagerpena uzki eta organo pelbikoen prolapso bihur daiteke; gernu edo gorotz inkontinentzia sor ditzake, eta zahartu ahala dementzia arriskua handitzen du.
Histerektomiaren luzerako efektuak adineko pazienteengan.
Long-term Effects of Hysterectomy on the Aging Patient This article explores the potential long-term adverse effects of hysterectomy on the pelvic floor and its relation to other health risks.
https://www.medscape.com/viewarticle/805517_3
Histerektomiaren efektuak trans-maskulinoen lur pelbikoan
https://bodyconnecthw.com/pelvic-floor-pt-the-transgender-experience/
Dementzia eta histerektomiak:
Erabili daitezke estrogeno kremak eremua tratatzeko, baina horrek soilik funtzionatzen du baldin eta estrogeno kopurua, hartzen ari zaren testosterona kopurua baino handiagoa bada. Alabaina, aluko bukaera nerbiosoak erreta baldin badaude, kaltea atzeraezina da.
Zerrenda hau ez da albo kalteena; zure gorputza emakumeek behar ez duten testosteronaz betetzearen ondorio zuzenena baizik. Genero klinikek kosta ahala kosta ezkutatzen saiatzen diren ikerketa zientifikoetan frogatutako efektuak dira.
Klinika hauek eta bere medikuek emakume gazteei droga hauek ematen dizkiete, azaldu gabe zer gertatuko zaien ezinbestean, hartzen hasi ezkero.
Bizi osorako sufritzen egongo diren paziente bihurtuko diren nerabeekin esperimentatzen ari dira.
https://www.researchgate.net/publication/342156198_Pelvic_Pain_in_the_Transgender_Man
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina