Trans lege frantziarra

Berriaren titularrak ezkutatu egiten du frantziar estatuan onartu dena espainiarrean onartu nahi den trans legea dela. Onartu dute beren gorputzekin gustura ez dauden haurrak medikazioaren eta kirurgiaren bidez tratatzen ez dituena zigortzea, genero-identitatearen aitzakian.


https://www.berria.eus/albisteak/208829/frantziako-parlamentuak-sexu-orientazioa-aldatzeko-terapiak-debekatu-ditu.htm


Sexu-orientazioa aldatzeko terapiak debekatuta zeuden dagoeneko, Espainiako estatuan bezala. Izan ere, ba al dago haurrak pubertaro-inhibitzaileak, hormona gurutzatuak edo mastektomia bikoitzak hartzera bultzatzen dituena baino bihurtze-terapia basatiagorik? Hori da gaizki deituriko trans lege hauek legeztatzen dutena.


Frantziako legeak zigorra ezarriko die adingabeak hormonatzeari uko egiten dioten mediku eta psikologoei, eta trantsizio medikoa ez diren terapiekin seme-alabak tratatzen saiatzen diren gurasoek seme-alaben zaintza galduko dute. Profesionalentzako isunak onartu dira, baita beren lanak galtzeko aukera ere. Mugaren alde honetan aurreikusten diren isunak are handiagoak dira, 150.000 €ra iritsiz.


Espainiako trans legeak, antza denez, Frantziakoak baino mozal lege gogorragoa du, isunak LGTBIQ+ kolektiboaren agindupeko komisionatu batek jarriko ditu, eta tranfobiako edozein akusaturi jarriko zaizkio. Akusazioa sentitutako izenordaina ez erabiltzea izan daiteke edota emakumezkoak bakarrik direla emakume esatea.


AMANDA eta DoFemCo-k diotenez, dagoeneko ikastetxeak ari dira ikasleen trantsizioa bideratzen familiek jakin gabe. Gurasoek ikastetxeak bilerara deitzen dienean jakiten dute. Lege erreakzionarioak, sexistak eta homofobo kamuflatuak dira, homosexualentzako eskubidez jantzita, eta tratamendu mediko esperimentala finkatzea dute helburu, haurrentzat eta gazteentzat ondorio larriak dituena.

 


Iruzkinak