Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2022

Zabaldu Eztabaida-Solasaldia gazteekin

Irudia
Garai distopikoak bizi ditugu, neoliberalismoaren hedapena eta garaipenak mundua, ezagutzen genuen bezala, desagerrarazten ari dira. Garai likidoak dira, dena da subjetiboa, dena da indibiduala (askatasun indibidualak, eskubide indibidualak…) Ni-a Gu-ren gainetik. Dena dago salgai, edozer eros daiteke, baita giza haragia ere. Gobernuak eta parlamentuak eliteen, multinazionalen eta korporazio handien eskuetan dauden txontxogiloak besterik ez dira, botere formala izan dezakete, hori sinestarazi nahi digute;  baina hariak mugitzen dituztenek agintzen dute, eta plan argia daukate, bai horixe.  Neoliberalismoak ez dauka mugarik, Lur planetan dagoen guztia bereganatu nahi du.  Dena erosi, dena saldu, dena diru bihurtu, giza hagia ere bai.  Hori da azken muga eta gainditzera doaz. Kapitalismo neoliberalaren estrategia global da.  Aurreko mendean odolez eta izerdiz borrokatutako emakumeen eta langileen eskubideak galtzen ari gara, bistakoa da.  Pobrezia, bazterkeria, bortizkeria murriztu behar

Legeak eta Protokoloak EAEn eta Nafarroan

Irudia
GAZTELANIAZ Esaten digute mutikoa edo neskatoa izatea barrutik sortzen den jaiotzetiko sentimendu bat dela; alabaina adierazten duten generoa behatu behar da. Portaerak edo gustuek ez badute bat egiten ustez agertu beharko lukeen generoarekin, orduan neurriak hartu behar dira. Ideia honek mutiko eta neskato guztiei eragiten die eta hezkuntza zentro guztietara helarazi da, ez soilik informazio gisa, baizik eta PROTOKOLO ETA LEGE MODUAN. Protokolo hauek irakaslearen esku uzten dute “genero disidenteak” diren ikasleak “identifikatzearen” lana eta neurriak hartzea. EAEko eta Nafarroako hezkuntza eremuetako protokoloak antzekoak dira. Transexualei dagozkien legeen esparruan, Nafarroan 8/2017 FORU LEGEA daukagu, ekainaren 18koa, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzkoa. Erkidegoan 9/2019 LEGEA, ekainaren 27koa, 14/2012 Legea, ekainaren 28koa, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa aldatzekoa. Egun, EAJ-PNV, PSE-EE eta

Genero disforia eta terapiak

Irudia
GAZTELANIAZ 1 - Trans gogoetak Sexua, identitatea edo aniztasuna zer diren aztertzen duen marko “teoriko” ideologiko berri honetan badago sekula aipatzen ez den gauza bat, hain zuzen genero disforia ; adinean goiz agertzen den disforia zein nerabezaroan agertzen dena. Disforiak, oro har, agertzen duena da pertsona baten deskonformetasuna bere sexu biologikoarekiko. Disforiak -edo zure sexuaren eta zugandik espero den generoaren arteko inkongruentziak- ondoeza eta sufrimendu handiak sor ditzake. Kasu askotan beste faktore batzuekin egon daiteke erlazionatuta, hala nola depresioa, antsietatea, elikadura nahasmendua, autismoa, arreta faltaren nahastea hiperaktibitatearekin, gaitasun altuak eta are, eraso sexualekin, zeintzuen ondorioz ume batzuk euren gorputz sexudunak errefusatzen dituzten. Genero disforia sentitutako identitateen diskurtsotik desagertzen da, gorantz doan errealitate bat izan arren. HAGD (Hasiera azkarreko genero disforia) HAGD gisa ezagutzen dena (L

Trans gogoetak

Irudia
GAZTELANIAZ MUTILA EDO NESKA "Neska edo mutila izatea ez datza genitaletan. Ez da ez erabakia, ez hautua. Barrutik datorren zerbait da . Norbait neska edo mutila da, badakielako hala dela. " "Mutikoa izateak, neskatoa izateak, zerikusia du bakoitzak bere buruaz duen pertzepzioarekin, bere burua identifikatzeko moduarekin. " Naizen elkartea aipatzen dugu Euskal Herrian duen presentziagatik, baina baieztapen horiek elkarte askok partekatzen dituzte, giza sexualitateari buruz aritzean. Sexuak ugalketa-organoekin, kromosomekin, hormonekin eta sexu bateko edo besteko izaki bihurtzen gaituzten zelulekin zerikusirik ez duela baieztatzen dute. Sexua eta prozesu fisiologikoak HUTSALAK bihurtzen dira. Diotenez, sexua zehazten duena da nola identifikatzen den pertsona bakoitza, zehaztugabeko baieztapenetan oinarrituta, hala nola: "Norbait bada, badakielako hala dela" edo "barrutik datorren zerbait" .

Trantsizio medikoaren ondorioz, orgasmorik ez

Irudia
Pubertaroaren aurretik trantsizioa egiten duten haurrek ez dute inoiz orgasmorik izango. … Duela gutxi Duke-ko Unibertsitatean (Durham, Ipar Carolina)  “Politikak, arreta, praktikak eta trans eta genero anitzeko pertsonen ongizatea”  gaiari buruzko hitzaldi batean,  Marci Bowers  doktore eta zirujauak onartu zuen  pubertaroaren aurretik trantsiziotik igarotzen diren haurrek   ez dutela inoiz funtzio sexual heldurik izango, ezta orgasmorik ere. “Ikusi nuen gauza bat da”, adierazi zuen Bowersek, “Tanner 2. etapa  (hormonak bigarren mailako sexu-ezaugarriak garatzen hasten direnean) baino lehen blokeatzaileekin hasten diren haur edo nerabeek (mutikoek) ez dutela inoiz orgasmorik izango. Esan nahi dut: zero”. Horrek “baimen informatuaren” kontzeptuari buruzko alerta-seinaleak piztu beharko lituzke beren trantsizioa egiten ari diren edo hasi nahi duten haur eta nerabeentzat. Nola onar dezake haur batek edo nerabezaro-aurreko batek