Trans gogoetak
MUTILA EDO NESKA
"Neska edo mutila izatea ez datza genitaletan. Ez da ez erabakia, ez hautua. Barrutik datorren zerbait da. Norbait neska edo mutila da, badakielako hala dela."
"Mutikoa izateak, neskatoa izateak, zerikusia du bakoitzak bere buruaz duen pertzepzioarekin, bere burua identifikatzeko moduarekin."
Naizen elkartea aipatzen dugu Euskal Herrian duen presentziagatik, baina baieztapen horiek elkarte askok partekatzen dituzte, giza sexualitateari buruz aritzean.
Sexuak ugalketa-organoekin, kromosomekin, hormonekin eta sexu bateko edo besteko izaki bihurtzen gaituzten zelulekin zerikusirik ez duela baieztatzen dute.
Sexua eta prozesu fisiologikoak HUTSALAK bihurtzen dira. Diotenez, sexua zehazten duena da nola identifikatzen den pertsona bakoitza, zehaztugabeko baieztapenetan oinarrituta, hala nola: "Norbait bada, badakielako hala dela" edo "barrutik datorren zerbait".
Erabiltzen jarraitu arren, "Transexualitate" terminoak ez du zentzurik. Chrysallis elkarteak honela definitzen du "Transexuala: jaiotzean identitate sexuala erratu zioten pertsona." Ondorio guztietarako, neska batek uste badu mutila dela, orduan mutila DA. Bulba duen mutikoa da. Jaio zenean, norbaitek neskato kategoria "esleitu" zion, “baina erratu egin zen”. Batzuek uste dute baieztapen hori inklusibotasun-asmo batekin bakarrik egiten dela, hitz egiteko modu bat besterik ez dela (“trans” emakumeak emakumeak dira). Baina ez da horrela. Benetan sinetsi behar da sexu biologikoa ez dela behatu egiten den zerbait, baizik eta jaiotzean “esleitzen” diguten zerbait, zozketatzen edo ausaz egiten den zerbait balitz bezala.
"La gran equivocación"-Chrysallis |
Aldi berean, sexua garunean datzala esaten digute, nahiz eta frogatuta dagoen ez dagoela desberdintasun nabarmenik gizonezko eta emakumezkoen burmuinen artean. Duela urte batzuk Venuseko emakumeei eta Marteko gizonei buruz hitz egiten zuen neurosexismoa gaur egun jada ez da eusten, neurozientziaren aurrerapenei esker.
Burmuin arrosak eta urdinak ez dira existitzen. “Nola suntsitu zuen neurozientziak gizonek eta emakumeek burmuin desberdinak dituztela dioen mitoa"
Beraz, biologiari buruzko ezagutza unibertsalak garrantzirik gabekoak badira, nola jakin dezakegu neskato bat ala mutiko bat jaio den? Diote: "Hizkuntza konkistatzean, 2 urtetik aurrera, bere burua izendatzen hasten denean bakarrik jakin ahal izango dugu ziur, "mutila naiz”, “neska bat naiz" esanez.”
Baina, nola dakigu mutil edo neska sentitzen garen, neska edo mutila izatea ez bada ezer materiala, identifikagarria eta gorputzarekin zerikusirik duena? Zer da mutila izatea? Nola sentitzen da neska izatea? Gorputz maskulinoa izateaz gain, nola sentitzen zara mutil? Zer da barrutik datorren hori?
Irudimen ariketa bat egingo dugu:
A eta B-ren ezaugarriak kasuen % 99,8an bistakoak dira.
Printzipioz, ez dago bereizten dituen beste ezer. Beraz, erraza dirudi A edo B garen jakitea.
Baina demagun une batez A edo B izateak, gainera, modu jakin batean sentitzea dakarrela.
A bagara, nola jakin dezakegu zer sentitzen den B izatean? Materialki ezinezkoa da.
Beraz, biologia erabakigarria ez dela esaten badigute, burmuin arrosarik edo urdinik ez dagoela baldin badakigu, mutila ala neska izatea existitzen ez den edo esperimentatu ezin den sentimendu moduko batera mugatuko litzateke.
Ez dugu ukatzen txikitatik jaio zireneko sexuarekiko inkongruentzia edo arbuio nabarmena erakusten duten eta inkongruentzia hori bizitzan zehar mantentzen duten pertsona batzuen errealitatea. Datu ofizialik ez dagoen arren, 10000tik 1 aipatzen da. Zientziak oraingoz ez du erantzun erabakigarririk aurkitu. Horri buruzko ikerketa asko egin dira, eta oraingoz inork ez du azaltzeko oinarri biologikorik aurkitu. Horrek ez du esan nahi errealitate hori existitzen ez denik, ezta ukatu behar denik ere. Soilik esan nahi du ikertzen jarraitu behar dela ezagutza zabaldu nahi bada.
Gure ustez, pertsona horien errealitatea errespetatzeko eta genero-disforiari heltzeko gaitasuna izan daiteke eta izan behar da, funtsik gabeko teoriak lantzeko beharrik gabe.
EEgia esan, ideia horiek jarraian datorrenaren lehen geruza baino ez dira. Gizakiaren ezagutza zientifiko guztia lausotzen saiatzen den oinarria, alegia, garrantzitsuena portaera delako sinesmena finkatzeko. Sexua generoarekin ordeztu duen ideologia.
SEXUA EZ DA GENEROA
Gure gustuak eta portaerak sozialki moldatzen dira. Giza espezieko ar edo eme jaio garen, horren arabera sozialki eta kulturalki nolakoak izan behar dugun eta nola jokatu behar dugun ezartzen zaigu. Generoaz ari gara.
Generoa gizarte-eraikuntza bat da, gizarteak haurra jaiotzean sexuaren arabera EGOZTEN dizkion rolei, jokabideei, jarduerei, atributuei eta portaerei erreferentzia egiten diena, eta kultura batetik bestera edo garai batetik bestera bereizten dena... EZINEZKOA da generoa sortzetikoa izatea, burmuinean berez sortzea edo barrutik sortzea. Generoa zerbait ARTIFIZIALA, KULTURALA, ERAIKIA da.
Generoa inposatua dela eta ez dela sortzetikoa zientziak bere diziplina guztietan daki, feminismoak soberan daki eta transaktibismoak ere badaki. Feminismoak urteak daramatza generoaren abolizioaren alde borrokan, jaiotzen zaren sexuak zure bizitza zehaztuko ez duen gizarte bat sortzearen alde, hain zuzen ere. Transaktibismoak, berriz, dimentsio berri bat eman dio eta gure nortasuna definitzeko ezinbesteko bihurtu nahi du generoa. Itxura zientifiko baten pean, generoa "ezaugarri sexuatuekin" identifikatzen dute, eta ezaugarri horiek gure sexua zehazteko orduan benetan garrantzizkotzat jotzen dituzte.
Gogora dezagun genitalek (ezaugarri sexual primarioek) ez omen dutela ezer zehazten. Biologiak ez omen du garrantzirik. Orain, ordea, portaera (generoa) ezaugarri sexualen kategoriara igotzen dute.
"Beste ezaugarri sexuatu batzuk adierazteko, jokatzeko, janzteko moduekin, gustuekin eta abarrekin lotuta daude. Adibidez, gonak eramatea eta gonak eramateko modua, ilea motzago edo luzeago eramatea eta orrazteko modua, takoiak eramatea, ezpainak margotzea, ibiltzeko moduak, etab. >> (Naizen)
Lehenik eta behin, esaten digute sexua “barrutik sortzen dela”, baina, gero, definitzeko, portaera batzuk deskribatzen dizkigute, eta portaera horiek EZ DIRA INNATOAK.
Zure gustuak, zure portaera, beste sexukoengandik (kulturalki) espero denaren antzekoagoak izateak EZ du ezer berezirik adierazten. Ez zaitu beste sexuko norbait bihurtzen. Haur bati azkazalak margotzea gustatzen bazaio eta azazkalak beti margotuta eramaten baditu, azazkalak margotzea gustatzen zaion haur bat dela besterik ez du adierazten.
Zalantzan jarri beharrekoa azkazalak margotzea nesken zerbait dela pentsatzea da, baina, aitzitik, denboran atzera egingo bagenu bezala, haurra da zalantzan jartzen dena.
Kajsa Ekis Ekmanek bere liburuan dioen bezala:
“Lehen zakila zuen haurrari soinekoa kendu nahi bazioten, orain zakila erantzi nahi zaio soinekoa jantzita duen mutikoari. Askatasuna da leloa, bai, baina besteak bezalakoa izateko askatasuna. Eredu bitarra ezabatu egin behar omen da eta, aldi berean, urdina mutilentzat dela eta arrosa neskentzat dela entzuten dugu. Sexu-organoek ez omen dute zerikusirik bakoitzaren generoarekin, baina, hala ere, berriz esleitu behar omen da, genero-identitatearekin bat etor dadin”.
Orain, jokabide horiek, gustu horiek (generoa) IDENTITATE bihurtu dituzte, eta identitate hori benetan garen sexua. Neskato izatea neskatoei gustatzen omen zaizkien gauzak gustatzea da. Neska izatea arrosa gustuko izatea omen da, xingolak, jantziak eta panpinekin jolastea, alegia.
Ideia hori ñabartzen saiatzen diren arren, transmititzen duten errealitatea sinplea bezain sexista da:
Haurrentzako programa: “Aprendemos en Clan. El debate: La diversidad sexual”. Definizio hau entzuten dugu:
«Nola gustatzen zaigun arropa, ilea eramatea, zer keinu egiten ditugun hori guztia, gauza horiek guztiak (nor naizen, zer gustatzen zaidan eta nola adierazten dudan) pertsona bakoitzaren sexualitatea dira, ezta?, garen sexua .»
Azterketa zehatza DOFEMCOnEHFE
BILBO. "Zaila da N. baino femeninoagoa den neskato bat imajinatzea, printzesatxo baten irudi idealizatuaren antzekoagoa. Bere adats ilehori eta luzearekin, xingola handi batek eutsita, bere gipur zuri-arrosazko soinekoa, bere aurpegiera delikatuak, bere koketeria keinuak, bere poltsa eta bere panpin banaezinak… Lastima duela ia zazpi urte mundura ekarri zuen medikuak ez zekiela bere genitalez harago ikusten, eta gizonezko bezala oker etiketatu zuela. «Baina bera ez zen aztia ni neska nintzela jakiteko», justifikatu du N-k, berarekin doazen sei monster high-etako bat orrazi ñimiño batez apaintzen duen bitartean.” "
"Talde bateko tutoreak edo irakasle-taldeko edozein kidek behin eta berriz ikusten duenean ikasle batengan sexu-identitatea adierazten duten jokabideak daudela, jaiotzean genitalen arabera esleitu zioten sexuarekin bat ez datorrena, edo genero-portaerak ez datozela bat gizartean sexuan oinarrituta espero direnekin (...)”
De niña (Barbie) a niño (G.I.Joe) "¿En qué parte del espectro podría estar tu identidad de género?" |
"En la piel de Daniel" - Asociación Chrysallis |
Generoa jaiotzen garen egunetik aurrera barrura sartzen zaigu. Generoa inguratzen gaituen zerbait da, ia ezinezkoa da abstraitzea. Logikoa al litzateke pentsatzea kanpotik in osatutako genero-rolak eta sortzetiko genero-sentimendua psikologikoki nahasteko aukera? Logikoa al litzateke pentsatzea sentimendu hori gaizki interpretatzeko aukera badagoela, inposatutako genero-rolekin bat egiten ez badugu?
Ez biologiak, ez neurozientziak, ez medikuntzak, ez psikologiak ez soziologiak, ezta filosofiak ere baliozkotu ezin dituzten baieztapenak egiten direnean, eta, azkenean, hortik abiatuta biztanleria osoari eragiten dioten legeak egiten direnean, eta adingabeak tratamendu mediko eta kirurgiko itzulezinetara eraman ditzakeen idearioak zabaltzen direnean, logikoena baieztapen horiek zalantzan jartzea da.
INFORMAZIO GEHIAGO:
SEXUA BITARRA AL DA? ZER DIO BIOLOGIAK?
Genero disforia eta terapiak
LEGEAK ETA PROTOKOLOAK EAEn ETA NAFARROAN
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina