Legeak eta Protokoloak EAEn eta Nafarroan

GAZTELANIAZ

Esaten digute mutikoa edo neskatoa izatea barrutik sortzen den jaiotzetiko sentimendu bat dela; alabaina adierazten duten generoa behatu behar da. Portaerak edo gustuek ez badute bat egiten ustez agertu beharko lukeen generoarekin, orduan neurriak hartu behar dira. Ideia honek mutiko eta neskato guztiei eragiten die eta hezkuntza zentro guztietara helarazi da,ez soilik informazio gisa, baizik eta PROTOKOLO ETA LEGE MODUAN. Protokolo hauek irakaslearen esku uzten dute “genero disidenteak” diren ikasleak “identifikatzearen” lana eta neurriak hartzea.

EAEko eta Nafarroako hezkuntza eremuetako protokoloak antzekoak dira. Transexualei dagozkien legeen esparruan, Nafarroan 8/2017 FORU LEGEA daukagu, ekainaren 18koa, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzkoa. Erkidegoan 9/2019 LEGEA, ekainaren 27koa, 14/2012 Legea, ekainaren 28koa, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa aldatzekoa. Egun, EAJ-PNV, PSE-EE eta Elkarrekin Podemosek proposatutako lege aldaketa bat dago abian, artikulu batzuk aldatu eta beste batzuk sartzen dituena (behean esteka guztiak)

Zer diosku Eusko Jaurlaritzak “Adingabe transei hezkuntza-eremuan laguntzeko gomendio”-etan?

“Talde bateko tutoreak edo irakasle-taldeko beste edozein kideak badira antzematen dutenak ikasle batek behin eta berriz izaten dituen jokabideek adieraz zezaketela haren identitate sexuala ez datorrela bat jaio zenean, bere genitalen arabera, esleitu zitzaion sexuarekin, edo bere sexuaren arabera, gizarteak espero duenarekin bat ez datozen genero portaera batzuk izaten dituela, honela jokatuko da(...)”

Bi egoera posible planteatzen dira:
Familia ados egotea ikastetxearen balorazioarekin edo ez.
Zer esanahi du Eusko Jaurlaritzarentzat familia balorazioarekin BAT EZ ETORTZEA?

“Adin txikikoaren arduradun legalek, edo haietakoren batek ez baditu onartzen adin txikikoaren nortasun sexuala edo bere hainbat portaera”

Alegia, irizpide honen arabera, ontzat ematen da balorazioarekin bat ez etortzeak esan nahi duela adin txikikoaren nortasun sexuala EZ DELA ONARTZEN. Baina bat ez etortzeak xinpleki esan nahi dezake familiak zalantzak dituela “nortasun sexuala” determinatzeko ezartzen diren irizpide ez-zientifikoekiko, eta ikuspuntu zuhur bat lehenesten dutela euren seme edo alabaren etorkizunean baldintzagarria izango den bide bati heldu baino, ondorio atzeraezinak izango dituena.   https://radfemeh.blogspot.com/2022/06/genero-disforia-terapiak.html

Edonola ere, balorazioarekin bat ez etortzeagatik aurreikusten diren neurriak familia “sinetsi eta onartu” ildotik eramatera bideratuak daude.

Bai Nafarroan, bai EAEn, gurasoei geratzen zaien aukera bakarra ikuspuntu baieztagarria baldintzarik gabe onartzera mugatzen da.

2017ko Nafarroako Foru legeko
25. artikulua 1) (...)Guraso-ahala edo tutoretza esleituta duten pertsonek adingabe baten sexu-joera edo -identitatea errespetatzeari ezezkoa ematea arrisku-egoeratzat joko da.
Artículo 26 g) Baldin eta emantzipatu gabeko adingabearen legezko ordezkarietako bat aurreko neurrien aurka badago, zentroko zuzendaritzak dagokion oinarrizko gizarte zerbitzuari jakinaraziko dio hura ez datorrela bat adingabe trasexualaren kasua artatzeko planteamenduarekin(...)

Erkidegoko 9/2019 LEGEA aldatzeko proposamena
Artículo vigésimosegundo La negativa de madres, padres o tutores a autorizar tratamientos relacionados con la transexualidad o a que se establezca preventivamente un tratamiento de inhibición del desarrollo hormonal, podrá ser denunciada ante la autoridad judicial
(Gurasoek edo tutoreek ez badute administratu nahi hormona tratamendu bat, pubertaroaren blokeatzaileena bezala, salatu ahal izango zaie)

b) Si el menor no es capaz intelectual y emocionalmente de comprender el alcance de dichos tratamientos o es menor de 16 años, el consentimiento lo dará el representante legal del menor, después de haber escuchado su opinión.
(Ez bada intelektual zein emozionalki tratamendu horien irismena ulertzeko gauza, izango ote da intelektual zein emozionalki benetan behar duena ulertzeko gauza?


ZER ESKATZEN DUTE GENERO UNITATEETAKO OSASUN LANGILEEK

  • Ikuspegi ideologikoetan oinarrituko ez diren erabaki legegileak: profesionalen iritziz, osasunari dagozkion kontuen inguruko legeak egiten ari dira elkarteen presiopean, ikuspegi ideologikoetan eta interes politikoetan oinarrituta, literatur zientifikoan oinarritu ordez, edo gaiaren gainean lan egiten duten profesionalek ukan ditzaketen ezagutzetan oinarritu ordez ze, izan ere eta azken batean, profesional hauek izango dira erantzunak eman beharko dituztenak, eta arretaren ardurak bere gain hartu.
  • Diziplina anitzeko ebaluazioa, esperientzia duten profesionalen eskutik.
  • Psikologiaren eta osasun mentalaren profesionalen parte hartzea: genero autodeterminazioaren demandak, eta ondorioz, tratamendu demandak, endokrinologoa, pediatra, ginekologoa edo zirujaua “behartzen” ditu interbentzio mediku bat edota hormona edo kirurgia tratamendu bat eskaintzera aldez aurretiko buru osasuneko profesional esperientziadun baten ebaluaziorik gehitu gabe, baita osasun lantaldeko partaideren batek tratamenduaren onuraren inguruko zalantzak dituenean edo are, interbentzio honen kontrako iritzia duenean ere.
    Gainera, ez da kontuan hartzen genero identitatea egon daitekeela kanpo faktore soziologikoek eraginda, edo faktore psikopatologikoek eraginda, edo ezegonkorra izan daitekeela, edo nahasia.

NAFARROA: CAV:


INFORMAZIO GEHIAGO:

TRANS GOGOETAK
GENERO DISFORIA ETA TERAPIAK

Iruzkinak