Genero disforia eta terapiak
Sexua, identitatea edo aniztasuna zer diren aztertzen duen marko “teoriko” ideologiko berri honetan badago sekula aipatzen ez den gauza bat, hain zuzen genero disforia; adinean goiz agertzen den disforia zein nerabezaroan agertzen dena.
Disforiak, oro har, agertzen duena da pertsona baten deskonformetasuna bere sexu biologikoarekiko. Disforiak -edo zure sexuaren eta zugandik espero den generoaren arteko inkongruentziak- ondoeza eta sufrimendu handiak sor ditzake. Kasu askotan beste faktore batzuekin egon daiteke erlazionatuta, hala nola depresioa, antsietatea, elikadura nahasmendua, autismoa, arreta faltaren nahastea hiperaktibitatearekin, gaitasun altuak eta are, eraso sexualekin, zeintzuen ondorioz ume batzuk euren gorputz sexudunak errefusatzen dituzten.
Genero disforia sentitutako identitateen diskurtsotik desagertzen da, gorantz doan errealitate bat izan arren.
HAGD (Hasiera azkarreko genero disforia)
HAGD gisa ezagutzen dena (Lisa Littmanek asmatutako kontzeptua dena) bat batean agertzen da, normalki nerabezaroan, eta queer generismoarekin zerikusia duten eduki kultural eta hezkuntzazkoak luzaroan jaso ostean. Hasiera azkarreko disforia bereziki neskatoei eragiten die, queer generismoa, eskola geletan eta sare sozialetan, esaten ari zaielako, mezu uholde baten bidez, euren pubertaroko aldaketa fisiko, psikologiko eta sozialekiko errefusaren arrazoia dela “tronpatutako gorputz batean bizitzearren”; horrela, euren sexu biologikoarekiko errefusa sustatzen dute, eta ez emakumeoi inposatzen zaizkigun rol sozial zapaltzaileekiko.
Erresuma Batuan Genero Unitateetara bideratutako kasuak |
Ez dira arrazoi posible guztiak aipatzen, mutiko bat bultza dezaketenak esatera, sinestera edo sentitzera neskato bat dela. Edo zerk eraman dezakeen neskato bat ez mutiko sentitzera, baizik eta areago, bere gorputza eta emakume bihurtzea errefusatzera. Ez dira aipatzen emakumeoi inposatzen zaigun generoa ukatzen duten neskato eta nerabeak, zeintzuei esaten ari zaizkien arazoa ez dela genero inposizio hori, baizik eta euren gorputza (eta sinetsi egiten dute).
Eskola edo institutu batean hitz egiten zaienean aniztasunaz eta sexuari eta generoari buruzko ideia nahasiak hedatzen direnean, kontuan hartzen ari al dira genero disforia edo euren gorputz sexudunekiko errefusa sentitzen ari diren mutiko, neskato eta nerabe hauek? ?
La mística de la sexualidad Amparo Mañes, Valentziako Unibertsitatea.
BAIEZKO IKUSMOLDEA
Hau da gailentzen ari den ikusmoldea, baiezkoa. Ikusmolde honen arabera, artatze edo arreta mota posible bakarra da pertsonaren autodeterminazioari zalantzarik ez egitea bere genero identitateari eta aukera bakarra, trantsizio sozial eta medikua (pubertaroko blokeatzaileak, hormonazio gurutzatua eta kirurgia)
Laguntza psikologikoa izango litzateke soilik bere trantsizioan laguntzeko; bere “identitate” berrian berrestu zedin, disforia edo genero deskonformetasuna piztu ahal izan dioten beste ezein arrazoitan sakondu gabe.
Egun, “konbertsio terapia” deitzen ari zaio beste ikusmolde edo analisi bati azpiko patologiak alboratzeko, edo berauek gainditzeko terapiei
Egun, “konbertsio terapia” deitzen ari zaio, adibidez, azpiko patologiak badauden ala ez aztertuko luketen beste ikusmolde edo analisiei, edo egotekotan haiek gainditzeko terapiari. Horri “konbertsio terapia” deitzea akats bat da, baina planteatzen ari dira bere debekua eta penalizazioa.
“Terapia gaitzesgarriak” bezalako izendapenekin EAEn egun tramitatzen ari den “Trans lege”aren aldaketa proposamenean daukagu adibidea:
Berariaz debekatzen da terapia gaitzesgarrien erabilera, eta pertsona transexualaren izaera edo borondatea ezeztatzeko saiakera suposatu dezakeen beste edozein prozedurarena.
AMANDAk dioen bezala, genero disforia duten adin txikikoen amen elkarteak hain zuzen ere, gauza ez da haien seme-alaben identitatea ukatzea; gauza da disforia hori pizten egon daitezkeen beste psikopatologia batzuk alboratzea (begi bistakoagoa dena nerabeen kasuan). Gauza da zuhurtziaz jokatzea, izan ere baiezko ikusmoldea gehienetan tratamendu mediku erasokor eta atzeraezinez lagunduta baitator.
Pubertaro blokeatzaileek hautatutako bideaz beste ezer hautatzeari atea ixten diote. Osasun etxeko kontaktua, injekzioak eta kontsultak, etengabeko oroigarria dira “trans” gazteak direna, eta gehienetan Interneteko komunitate batekin osatzen dira, zeinaren oinarria “trans” identitatea den.
"Ahora, deshacerse del género, de aquello que nos oprime, es hacer terapia de conversión"
CRECIMIENTO ESTIMADO EN CIRUGÍAS DE REASIGNACIÓN
AEBetako Osasun Sailaren arabera, 2016tik 2017ra “erreasignazio” kirurgiak %155 igo ziren: gizonera trantsizionatzen duten emakumeen artean %289ko hazkundea; eta emakumera trantsizionatzen duten gizonen artean %41.
Kontuan hartu behar da badagoela ebidentzia erakusten duena disforia tratatzeko ikusmolde bakar gisa trantsizio soziala kontenplatzen denean, ikusmolde horrek bultzatzen dituela trantsizio medikura, pubertaro blokeatzaileetara, hormona gurutzatuetara eta kirurgietara. BERAUEK OBJEKTIBOKI EZBAIAN JARTZEKO NAHIKOA ARRAZOI DIREN TRATAMENDU ATZERAEZINAK.
Jakin badakigu genero disforia duten eta ikusmolde zuhur eta ez afirmatibo batetik tratatzen zaien adin txikikoen %85en kasuan, disforia desagertzen dela behin pubertaroa igarota (Ristori & Steensma, 2016). Steensma and Cohen-Kettenis (2015).
Orain artean egin den lagin kopuru handieneko ikerketaren arabera, genero disforia duten umeen %12,2: jarraikitasuna - %87,8: atzera egitea - %63,6, gay dira.
Elkarte “trans-ekintzaileek” egiten duten analisi bakarrak dio %85 hori egiazki ez direla transexualak. Besteak aldiz bai, eta ez lirateke totalean gehituak egon behar.
Edonola ere, bi errealitateon ikusmoldea berbera da.
Oraindik ez digute arrazoitu nola izan daitekeen transexualitatea sortzetikoa. Suposatuz hala litzatekeela ere, ez digute arrazoitu nola diferentziatu genitzakeen, inongo dudarik gabe, transexualitatea eta genero disforia kasu iragankorrak, balorazio profesional egokirik gabe. Zergatik nahi dute baiezko ikusmoldea inposatu, jakinda disforia duten umeen oso ehuneko txikia litzatekeela “benetan” transexuala?
Gai honi gagozkionez, oso interesgarria da pertsona transgeneroen osasun artatzerako 10 profesionalek aurkeztutako txostena Bertan agertzen dute, euren esperientziaren arabera, zer eskatzen duten pazienteek, zer eskatzen duten elkarte “trans-ekintzaileek” eta zer hainbat erkidegotako genero identitate unitateetan lan egiten duten profesionalek. 2020an espainiar Osasun Ministerioak argitaratuta:
INCISEX sexologia institututik egiten den planteamendutik, umeen transexualitateari eta berau abordatzeko moduei buruzkoa, galdera gehiago sortzen zaizkigu. Argitu beharko genuke transexualen eta euren familien elkarte gehienen sexuari buruzko marko kontzeptuala INCISEX institututik sortzen dela. Umeen transexualitatearen inguruan, zehazki Samuel Diez Arreseren aipuak egiten dira, 2018an gaiari heldu ziona, -nahiz eta gehiago sakondu beharko litzatekeela ñabartuz-.
Hiru urteren buruan Samuel Diez berak hauxe argitaratu zuen INCISEX-en web-orrian
: “Gure taldean ari gara artatzen beste espazio batzuetan, beste marko batzuetatik, ‘detrantsizio’ edo ‘damu’ gisa izendatuko liratekeen egoeretatik igarotzen ari diren seme-alaben hainbat familia. Aurreikusgarria zen; sexudun subjektu bihurtzen joatea ez da erraza eta jakin badakigu biografia asko, laster edo beranduago, hemendik pasako direla, sexuaren bilaketaren prozesuaren parte bezala. Horrela esan izan dugu foro txiki batzuetan beharrezkotzat jo dugunean, nahiz eta logikoki ez den entzuteko gozoa izan."
"Larriagoa iruditzen zaigu ondoko kontsulta: familiari esaten zaio bere semea trans dela baina umea ez dagoela hori onartzen ari, eta lagundu egin behar zaiola onartzen."
"Gai honetan iparra guztiz galduta balego bezala da, eta arreta banderetan balego bezala, eta ez gorputz sexudunetan. Edo okerrago: kausa soilik kausaren alde parte hartzen dutenekin, kausaren aldekoekin balego bezala” ."
Beharbada iritsi da mementoa, osasun erakundeek eta legeak onartzen dituzten gobernuek egoera birplanteatzen hasteko eta egokiro baloratzen has daitezen, eredutzat hartuaz gai honetan urteetako esperientzia duten hainbat herrialdeetan gertatzen ari dena, hala nola Suedia, Finlandia, Erresuma Batua edo Australia.SUEDIA
Trans izendatutako adin txikikoen tratamendu ez egiaztatua “beharbada medikuntzaren historiako inoizko eskandalurik handiena” da. (Christopher Gillberg eta Carina Gillberg) Göteborgeko (Suedia) Unibertsitateko ume eta nerabe psikiatriako irakasleak.
FINLANDIAFinlandiak hormonen gainetik psikoterapia lehenesten du eta genero disforia duten adin txikikoen kirurgia errefusatzen du. 25 urte azpikoen kasuan, heldutasun neurologiko falta dela eta, atzeraezinak diren interbentzio kirurgikoen zalantzen inguruan gaztigatzen dute.
FRANTZIAFrantziako Medikuntza Akademia Nazionalak bere profesionalei ohartarazten die transgenero identitate goranzko kasuetan sarri sozialki eraginak daudela eta tratamenduan zuhurtzia handia behar dela. Azpimarratzen du hormona tratamenduek eta kirurgiak osasunarentzat arriskuak dakartzatela eta behin betiko efektuak dauzkatela, eta ezin direla desberdindu izaera trans iraunkor bat eta nerabe baten garapeneko fase iragankor bat.
KATALUNIASexu-generoaren ezadostasun-disidentzia duten adin txikikoen babesa. Grup d´ ètica CAFIC.
ERRESUMA BATUA Keyra Bell kasua: adin txikikoen esperimentuen kontrako sententzia.
The CASS REVIEW Independent review of gender identity services for children and young people: Interim report 2022
INFORMAZIO GEHIAGO :
Adin txikiko transgeneroak: pubertaro blokeatzaileen ikerketa batengatik polemika
Trantsizio medikoaren ondorioz, orgasmorik ez
Pubertaroa hautazkoa izan beharko al litzateke?
Testosterona neskatoen gorputzetan: txikizio baten kronika.
Ebidentziarik ez dago ebakuntza eta hormonen tratamendua buruko osasunerako
onuragarriak direnik baieztatzeko
Trans gogoetak
Legeak eta Protokoloak EAEn eta Nafarroak
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina