Zet dago jokoan Madrilen? 2021eko ekainaren 28a
Zet dago jokoan Madrilen? Beharrezkoa al da trans lege berri bat? Gaur egun egon badago transexualen eskubideak babesten dituen lege bat indarrean(3/2007); baina badira zalantzarik gabe hobetu beharreko alderdiak, kolektiboaren zaurgarritasuna saihesteko. Hori egin daiteke eta egin behar da gizarte osoari kalterik eragin gabe, eta errealitate materialean oinarrituz. Lege horien helburuak (guztira 5 dira, haurren eskubideei buruzkoa barne) ez du zerikusirik pertsona transen eskubideekin. "Genero-identitatearen" eta "genero-autodeterminazioaren" kontzeptuak txertatzeko osatu diren legeen multzoa da. PSOEren eta UPren zirriborroak bateratu nahi dira, bata LGTBI legea da eta beste trans legea. Atzean dauden interes ekonomikoak oso boteretsuak dira eta badakigu sistema kapitalista batean hori dela lehena, eta azkena gizartearen interesa. Despatologizatzea vs. desestigmatizatzea Madrilgo parlamentuan onartu nahi duten lege berriak genero-autodeterminazioa derit