Tasía Aránguezen jatorrizko artikulua

LGTBI lege proiektu berriak 12 urtetik beherako umeei izena aldatu eta beste sexukoak balira bezala tratatzeko aukera ematen die; 12 urtetik aurrera, legezko sexua alda dezakete, epaileak gainbegiratu ondoren. 14 urtetik aurrera erregistratutako sexua alda dezakete gurasoen baimenik gabe.


Kasu guztietan, disforia diagnostikatzea eskatzen ez duten legezko aldaketak dira. Gainera, familiari umearen zaintza (kustodia) ken dakioke, okerreko gorputzean harrapatuta dagoen arimaren doktrina onartzeari uko egiten badio, haurrekiko tratu txartzat jotzen baita.


Medikua adingabeak beste sexukoa dela esateko duen arrazoia ezagutzen saiatzen bada, "konbertsio terapia" dela ulertuko da eta 150.000 euroko isunarekin zigortuko da.


Profesionalak egin dezakeen gauza bakarra da disforia berezko nortasuna eta giza aniztasunaren agerpena dela baieztatzea, zalantzarik gabekoa eta oso pertsonala izan arren. 


Ezin du galdetu adingabe horrek bere homosexualitatea ukatzen edo errefuxatzen duen eta, beraz, bere gorputzaren aurka erreakzionatzen duen, adingabe horrek tratu txarrak edo eskola-jazarpena jasan dituen, besterik gabe futbola edo sukaldaritza gustatzen zaion edota bere sexuari ezarritako estereotipoak baztertzen dituen...


Maila autonomikoan, osasun protokoloek dagoeneko 8 urtetik aurrera hormona blokeatzaileak eta 16 urtetik aurrera terapia gurutzatua ematea ahalbidetzen dute. Tratamendu horiek eragin larriak dituzte burmuinean, pubertaroko heltze neuronala eragozten baitute.


Autonomia erkidegoetan hezkuntza protokoloak ere badaude, irakasleei "genero identitatearen" adierazgarriak diren jokabideak (jolasak, jantziak) identifikatzeko eskatzen dietenak.
Protokolo horien arabera, familiak adingabearen "nortasuna" onartzeari uko egiten badio, zentroak gizarte zerbitzuekin harremanetan jarri behar du adingabearen babesgabetasuna salatzeko.


Gaur egun elkarte transaktibistak institutuetara joaten dira hitzaldiak ematera, hezkuntza zentroek gonbidatuta. Hitzaldi horietan gorputz okerretan harrapatutako arimei buruzko doktrina sustatzen da, horrela estereotipoak baztertzen dituzten adingabeen disforia elikatzen da.


Iruzkinak