Ley Rhodes: Tasia Aránguez juristak egindako kritika feminista.

Haurren Babes Osorako Lege Organiko berriari (“Ley Rhodes”) Tasia Aránguez juristak egindako kritika feminista.

Hasteko, haurrek pornografia kontsumitzearen aurkako neurriak asmoen adierazpen hutsa dira eta ez dute  haurrentzako sarbide murrizketa eraginkorrik ezartzen. 

Gainera, Legearen alderdirik okerrena da tratu txar emaileek umeen bisitak izaten jarraituko dutela.

Alde batetik, legeak dio adingabeei entzungo zaiela eta 11. artikuluak dio "eragotzi egingo dela interferentzia edo helduen manipulazioa suposatzen duten berme zientifikorik gabeko planteamendu teorikoak edo irizpideak ezartzea, hala nola Gurasoen Alienazio Sindromea (SAP) deritzona".

Baina bestetik, bisitak epailearen erabakiaren esku uzten ditu; epaileak, alderdiek eskatuta, bisitak ez etetea erabaki dezake, "aitaren eta seme-alaben" arteko harremana ebaluatu ondoren. Seme-alabek indarkeria matxista ikusi izanaren zantzu sendoak dituzten kasuez ari gara!

Hau da, legeak dio gurasoen alienazio sindromea (SAP) debekatzen duela, baina gero tratu txar emailearen bisitak eta zaintza mantentzea ahalbidetzen du.

Amaitzeko, legearen arabera, gurasoek adingabearen "genero-identitatea" ukatzen badute, jarrera diskriminatzailea izaten ari dira; hortaz, babesgabetasun egoera eragin daiteke, gurasoei galarazten zaielako ikertzea zergatik arbuiatzen duen adingabeak bere gorputza.

Gogoratu behar da legea Madrileko Kongresuan oredezkatutako ALDERDI GUZTIEN ALDEKO BOTOEI ESKER onartu zela legea (VOXenak izan ezik)


Tasia Aránguez

Iruzkinak